bakebide

iz. Baketzeko bidea. Indarkeriaren erabilerari uko egitea eta bakebideari eustea jarri ditu baldintza gisa (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

bakebide. 1. (Dv), pakebide. Medio de poner paz, modo de llegar a un acuerdo. “Moyen de faire la paix; voie, instrument de réconciliation, d’apaisement” Dv. Akhantisen erregeak igorri zuen bere ahaide bat Anglesekin bake bide zerbaiten bilha. Prop 1883, 15. Atzenik, erritarrak, eurekaz bake-biderik ikusten ez ta, aguazilla ostatutik beste norabait eroatea erabagi eben. Or Tormes 107. Jakintzatik, irakaskintzatik edo ta erlijiotik artutako pake-bideak gizadian nagusiagotzen dijoaz; gerla-gosea eta piztikeria zokoratuz dijoaz. Vill Jaink 181. Gure sinismena oztu zaigun al di ontan, pake-bideetan ere narrastu egin ote geran esango nuke nik, eta maitasuna ere urritu. BAyerbe 166. Modo de dejar las hostilidades.
Gobernuaren kontra nabarbendu diran karlista guziei, erabateko barkapena ematen zaie […]. Aurrerakoan, armakin edo armarik gabe beren buruak eskaintzen ditutenai ere, emango zaie dagokien pake-bidea. Or SCruz 34. 2. (En casos locales de decl. sing.).Vía de alcanzar la paz.
Ez ginen oraindik bakebidean, aski hurbil bageunden ere, inoiz ikusi ez genuen bezalako ekaitzak harrapatu gintuenean. MEIG IV 127. Halaz guztiz, auziak laster gertatuko ziren bakebidean, 1690etik aurrera. MEIG V 91.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es  iz. medio de poner paz, modo de pacificar; camino de paz
fr iz. moyen de pacifier; chemin de la paix
en iz. way of pacifying; path of peace
port iz. forma de pacificar; caminho de paz

Testuinguruan

Bakebidean sortzen den ekimen orok on egiten dio edozein prozesuri. [Europako mugetan barrena, Edorta Jimenez (Txalaparta, 2000)]