baldarrontzi

izond. Moldakaizki edo astunki aritzen edo higitzen dena, behar adinako zalutasuna ez duena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: izond.
[baldarra]
akets, alfer, antzegabe, antzekaitz, baldan, baldar, bihurri, dorpe, erlamando, kalamanka, kaskailu, makur, mangelo, moldakaitz, nagi, nagitsu, oker, tantar, trakets, zabar, barraka Ipar., eskalapoi Ipar., eskoil Ipar., kakola Ipar., kartalazo Ipar., laxo Ipar., malestruk Ipar., mandrain Ipar., total Ipar., trukes Ipar., alproja Heg., bagai g.e., egur g.e., aroi zah., aldrebes Heg. beh., flux Ipar. g.e., saskar Bizk. g.e., oiher Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es torpe; patoso, -a; desmañado, -a; desgarbado, -a; desaliñado, -a; descuidado, -a
fr gauche, maladroit, -e ; négligent, -e
en clumsy
port lerdo(a)

Edozer egiten genuela ere, denok elkarrekin egiten genuen, aldi berean; Les James Txikik izan ezik, behin ere ez baitzuen asmatzen besoak besteenekin batera zabukatzen, bost axola hari zenbat bider ekiten zioten orroka sarjentuek eta kaporalek. Haren zangoak eta besoak elkarrekiko aldi berean zebiltzan, pausoka edo zabuka; baina ez beste ezeinekiko, eta horrexetan huts egiten zuen. Bazirudien bost axola zitzaiola haiek hain maiz oihuka esaten ziotena, alegia trakets baldarrontzia zela. [Peaceful soldadua, Michael Morpurgo / Mirentxu Larrañaga (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)