bals
iz. Alemaniar jatorriko dantza, erritmo hirutarrekoa, lehen aldiak oso azentu gogorra izanik. Bikote-dantza da, pausatua eta etengabeko bira-higiduraz dantzatzen dena; dantza horren doinua. Vienako balsak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Orotariko Euskal Hiztegian
bals, balsatu, balseo. v. balts, 3 baltsatu, baltseo.
balts, bals, baltse. Vals; en gral., baile agarrado. Cf. Sor Gabon 50: Batek esaten du “Vals”. Jotzen dute. Gero “Habanera”, ta au bukatzian pasa-kallia juaz dijuaz. Zergatik zortziko, kontrapas, bolero, bals, kontradantzak, minue, rigodon, baile Ingles eta beste soñu askok konpas jakiñak dituzten bezala, aek diraden zati askotakoak eta konpas desberdiñak dituztenak. Izt C 218. Billeratako disimuluan / dauden soñu ta baltsiak, / animarentzat ka[l]tian dator / gorputzen gustora ibiltziak; / ondore txarra berekiñ dakar / toki gaiztora biltziak. Xe 321. Erdal erritik etorri zaigu / dantza jenero berria, / izan bear du, dirudienez / moskorren batek jarria. / Baltsa du izena eta / oso da nazkagarria. Urruz in Bertsol 248. Orai anztu balsak, / plazetako salsak. Yanzi 191. Dantza lotu edo baltsekoa ere jotzen ditek. TxGarm BordaB 62.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es iz. vals [baile y música]
fr iz. valse
en iz. waltz
port iz. valsa
Dembak bals konpas batzuk entzun zituen, eta neskatila irribarretsuen ahots ozenak. [Bederatzietatik bederatzietara, Leo Perutz / Anton Garikano (Alberdania-Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)
VIENAR BALS TXIKIA
Vienan hamar neska gazte daude,
heriotzak negar egiten dueneko sorbalda bat
eta uso disekatuen baso bat.
Goizaren zati bat dago
antzigarraren museoan.
Mila leihoko areto bat dago.
Oi, oi, oi, oi!
Har ezazu bals hau ahoa itxita.
Bals hau, bals hau, bals hau
baiezkoa, heriotzazkoa eta koñakezkoa
bere isatsa itsasoan bustitzen duena.
Poeta New Yorken, Federico GarcÃa Lorca
euskaratzailea: Juan Luis Zabala
Erein, 2003
Reply