baratxe
adb. Emeki, geldiro. Emeki eta baratxe sartu behar gara egitekoetan. • BARATXE-BARATXE. Oso astiro, poliki-poliki. Baratxe-baratxe, badoa urrun. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Orotariko Euskal Hiztegian
baratx (S; SP (que cita a Ax), Ht VocGr, Lar, Añ (AN), Hb ap. Lh (-ax), H), baraitz (A, que cita Sacram), baatx (S), batx. Ref.: Lh (baatx); Gte Erd 260. Azkue no precisa si se refiere a baratx o a baratxe: “Baratx, baratxe: […] 2.º (V, L, BN, R, Sc), lentamente”.
I (Adv.). 1. “Peu à peu” Ht VocGr. “Lentamente“, “poco a poco” Lar, Añ. “Baratx mintzatzen düzü (S)” Gte Erd 260 (s.v. poliki). “Zu(a)za baratxago (S)” Ib. 145. v. baratz, baratxe. Eta anhitz egunez baratx ioaiten genela, eta nekez Gnidako aurkhara heldurik. Lç Act 27, 7 (He nekhez, TB pisuki, Dv emeki, Ol, Ker astiro, IBk geldiro, IBe geldi-geldi). Hala ikhusiko duzu dendari baten etxean ere, ofizialeak abiadura handia daramala, pontuak husu eta laster emaiten tuela; baiña aprendiza bakhan, baratx <barath>, eta pontuak kontatuz bezala hari dela. Ax 91 (V 61; 2.a ed. baratz). Mezu egin nezan herabea, berant ioan zedin, eta baratx, eta itzul deus gabea. “Lentement”. O Pr 316. Mandatari hotza, berant abia, baratx ioan, eta itzuli hutsa. Ib. 642. Khantatüren dela phausüz edo baraitz. Sacram 13. Ari zidie, arren, aisa bizi zela erran delako arotza eta ari zela, berindabarranba, dote bibil baten athetzen bere Xaxirentako, ago batx! Gure arotza bethi ezin heltian zen! GAlm 1937, 55 (ap. DRA). 2. “Baratx, baratxe: 1.º (V-arr-oroz), raras veces” A. v. 2 baratxi.
II (Adj.). 1. (S; Gèze). “Lent” Gèze y Lrq. 2. (Añ (V)). “Raro, separado, escaso” Añ.
Sinonimoak: adond. Ipar.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es adb. (Ipar.) despacio, lentamente, poco a poco, paulatinamente
fr adb. (Ipar.) lentement, peu à peu
en adb. slowly
port adv devagar, (gradual o lentamente) pouco a pouco
Entzun:
BERROGEI MINUTUTAN EZ ESATEKO BELDURRA
Esan bare. Esan niri. Esan zakar
Esan ez dugula elkar maitatzen asmatzen
Esan ez dugula orbainak gozatzeko betarik hartzen
Esan niri. Esan zakar. Esan geldiEsan zakar ez gaituela geroak horrela nahi
Esan ez dugula geroa horrela nahi
Esan gatz gehiegi eman diegula:
Esan gure irekiek larregi ikasi dutelaEsan baratx. Esan niri. Esan zakar
Esan hildura xarea hazi zaizula zuri ere
Esan aztarrika ekiten diola egunsenti bakoitzari
Esan nahikoa dela, akitu egiten direla bihotzakEsan ez dugula oinazearen gorazarre eginen
Esan ez gaituela edonola nahi
Esan itxarotea ere badela bizitzea
Esan itxarotea ere badela bizitzeaEsan gozo. Esan soilik. Esan
[Harrien lauhazka, Iñigo Aranbarri (Susa poesia, 1998)]
Reply