basabazter

iz. 1 iz. Kaletik urrun dagoen auzoa edo aurkintza. Nire gorputza aspaldian ere basabazterren batean deseginda dagoelakoan. Oihan eta basabazterretako aire garbia. 2 iz. Ipar. Baserria. Bai hirietan, bai basabazterretan. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

basabazter (V-gip, B, S ap. A; Hb ap. Lh, Dv), baso-bazter, baso-baster.

Desierto, lugar despoblado. “Basa-bazterr-ak, abdita, lieux écartés et sauvages” Dv. “Apartado, desierto” A. v. basamortu. Agar baso-bazter batera zanean, aingeru batek esan zion: Nondik zatoz, eta nora zoaz? Lard 17. Ordea ai, nere gorputza aspaldian ere basa-bazterren batean deseginda dagoelakoan zaute. Arr GB 76. Maria Birjina thonagabia agertü zen Lurdeseko basa bazter batetan. Ip Hil 208. Bat orrek be aldeko urietan, da beste orrek baso basterreko txabola ta mendi gaillurreko etxetxoetan, esan bear dozue. Ag AL 52. Ontzi batean sartu ta Betsaida ondoko basa-bazter batera yoan zan. Ir YKBiz 208. Gure aitak mana yan zuten basa-bazterrean. Ib. 217. Ni naiz basa-bazterrean oiuz ari danaren mintzura. Ib. 51. Aiek zerutik beira daude / nere sorterriari: / ni berriz basabazter ontan / nigarretan naiz ari. Ir in FlorC 197. Oihan eta basabazterretako aide garbiari esker, osasuna hobekitzen ari zitzaiolakoan zegoen. Mde Pr 136. Har itzazue hiru lagun –senarra, emaztea eta lapurra– eta bil itzazue elkarrekin basa-bazter batean. MEIG I 130.

(S ap. Lrq; Lecl, H). Núcleo de población apartado. “Hameau” Lecl y Lrq. “Bai hirietan eta bai basabazterretan, dans les villes et aussi dans les campagnes” H. v. baserri. Hasirik Jesüs-Kristen Bikaritik, zuñen erranak mündü oroz errespeitüreki behatürik beitira, basa bazterretako azken artzañetara-drano. CatS V. Bai hirietan, bai basabazterretan. Ib. IX. Karrika nahastatuxe da, bainan garbi dago basa bazterra. Lander RIEV 1907, 430. Orai artino hiriko eta basabazterreko botz emailek izentatzen zutien kontsellerrak oro batetan. Eskual 10-4-1908 (ap. DRA). Nola ere baitzen, basa-bazter baketsu hori zorigaitzari ez zegokion. Mde Pr 96.

Sinonimoak: iz.

    [basalekua]: basaleku, basamortu, desertu, lekaro g.e., mortu g.e., otalur g.e., eremu zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. lugar apartado/despoblado/solitario
fr iz. endroit isolé
en iz. lonely place
port iz. lugar isolado

(…) basabazter moldegabe bat zeharkatu dute, eta gero aldiri sastrakatsu bat…  [Isil-mandataria, Jean Echenoz /Gerardo Markuleta (Meettok, 2016)] (Ereduzko Prosa Gaur)

basabazter (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)