basatxono
iz. Hirietatik at dagoen kapera, sarritan pelegrinazio–leku izan ohi dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: ermita, baseliza. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Santiago de Compostela urira juaten ziran bidaztijak iru basatxono utzitten ei-ebezan euren bide-ertzetan. Sarri entzun dogu Francetik etorten tiran bidaztijak Mungiatik igaroten zirala, baña gai oretzaz ezer be eztot idatzitta ikusi. Neure ibittaldijetan baña bidazti orreik utziten ebezan basatxonoen lorratza idoro dot-edo. Mariñe, Jagoba eta Martin deunai opaldutako basatxonuak ei-ziran. Iru deun oneik, ba, basatxono bat dauke. Elordui ganian, Laukaritzen eta Atxurin. Ete-zan toki orreitatik bidaztijen bidia? [Azalpenak eta beste 1932, Estepan Urkiaga, «Lauaxeta» (Klasikoen gordailua)]
Reply