bederatzi

iz. 1 zenbtz. Zortzi eta bat, 9. Aurten beteko ditu bederatzi urte. Bederatzi hilabeteren buruan. Bederatzi puntuko bertsoa (Ik. bederatziko 3). Hogeita bederatzi. Berrehun eta bederatzi. Beste bederatziak non dira, bada? 2 (Data adierazteko). Gaur, otsailak bederatzi, astelehena. Datorren hilaren bederatzian. 3 (Orduak adierazteko). Goizeko bederatziak arte. Iluntzeko bederatzietan. Bederatzi eta erdiak. Bederatzi orenak eta erdiak. Bederatzi eta erdietan. Bederatzi eta laurdenak edo bederatziak eta laurden. Bederatzi(ak) eta laurdenetan. Bederatziak eta bostean. Bederatziak hamar gutxi(ago). Bederatziak laurden gutxi(ago)tan. 4 (Izen gisa). Bost eta lau bederatzi dira. Bederatzi zenbakia.(Hiztegi Batua)


 

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) zenbtz. zehazt. nueve (2) iz. [zenbakia] nueve
fr zenbtz. zehazt. neuf
en (1) zenbtz. zehazt. nine (2) iz. [zenbakia] nine
port nove

Gaurko hitzak bederatzi urte bete ditu gaur.

bederatzi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)