beltxarga

iz. ZOOL. Anatidoen familiako eta Cygnus generoko hegazti antseriformeen izen arrunta. Handiak dira, zuriak edo beltzak, eta oin palmatuak dituzte. Igeri egitean makurtzen duten lepo luzea dute. Zenbait tokitan parke eta lorategietako urmaelak apaintzeko hazten dira. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)