beltzuri

1. iz. Bekozkoa. Beltzuri gogorrean ikusi dugu sartzen. 2. izond. Tristea; betiluna. • BELTZURI EGIN. Bekozkoa jarri. Ezkongabearen begitarteko zimurrak sakonagotu ziren beltzuri egiteraino. || BELTZURIKA. Beltzuri eginez.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

[bekozkoa] : amorru, bekozko, ernegaldi, errabia, haserre, haserretasun, irakidura, irakin, furia Ipar., haserredura Ipar., samur Ipar., samurdura Ipar., samurgo Ipar., amorrazio Heg., haserrekuntza Bizk., ernegazio beh., betilun g.e., errabiatasun g.e., hisigo g.e., muturtasun g.e., sumin g.e., errabiamendu zah., hira zah., kolera zah., hisia Ipar. g.e., kexeri Ipar. g.e., sepa Ipar. g.e., sumindura Ipar. g.e., haserrego Ipar. zah.
beltzuri izond.

[bekozkoduna] : atsekabetu, bekozkodun, goibel, hits, ilun, kopetilun, triste, betilun jas., itun jas., gotilun neol., atsege g.e., atsekabedun g.e., mudurri g.e.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) mala cara, ceño (fruncido) (2) triste; ceñudo, -a; enojado, -a
fr (1) mine boudeuse (2) renfrogné, -ée ; sombre ; triste
en (1) frown (2) grim; frowning
port (1) cenho (2) carrancudo(a), cenhoso(a)

Entzun:

Beltzuri gogorrean hitz egin zion, erabaki hartan erantzukizunik ez zuela garbi utzirik.  [Azkenaz beste, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Gizon bat mahaiaren gaineko aldizkariak nahaspilatzen ari zen, beltzuri, odoluzki gaiztotu baten jabe bezain. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

beltzuri (FlickrCC, Fabiana Zonca)