berdintasun

iz. Berdina denaren nolakotasuna. Legearen aurreko berdintasuna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.

    [berdina denaren nolakotasuna]: orobatasun, berdingo Ipar., igualitate g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. igualdad; semejanza
fr iz. égalité
en iz. equality
port iz. igualdade

Berdintasunik eza ikasi egiten da. Argi eta garbi. Baina ez gaitezen geratu esaldi honen alde ezkorrarekin, pentsatu dezagun berdintasunik eza egin baldin badaiteke, modu berean berdintasuna ere egin dezakegula gure egunerokoan. Horra albiste ona. Ohar gaitezen gutariko bakoitzak berdintasuna landu dezakegula; alegia, gizartea osatzen dugun guztiok (erakunde, enpresa, entitate, pertsona…) egin dezakegula zerbait, bakoitzak bere eragin eremuan. Egin behar dugula zerbait. Eta gure inguruari eskatu behar diogula ere zerbait egiteko.  [Berdintasuna, eguneroko lana,  Izaskun Landaida (Iritzia, 2016-03-08)] (Berria.eus)

berdintasun (Gaurko hitza, CC)