bidutzi
iz. 1. Naturaren legeez at eraturiko izaki biziduna. Bi buruko behiak, bost hankako ardiak munstroak dira. 2. Alegiazko izaki izugarria. Ness aintzirako munstroa. 3. Pertsona izugarri itsusia. 4. Oso pertsona ankerra. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘munstro’)
Orotariko euskal Hiztegian:
bidutzi (Lar), bidutz, bidutsi (H).
“Monstruo, bidutzia, geiurtia” Lar. “Bidutzia, monstruo” LE Urt voc. v. mamu. Hantik dirade jalkiten bidütsiak mündüko desohoria diradianak. Egiat 262. Argitara eman zuan aur edo, obeto esateko, bidutzi bat añ itsusia, non Erregek sinistu zuan etzala berarena.
Sinonimoak: iz. g.e.
[munstroa] : iratxo, mamu, fantasma Ipar., munstro Ipar., aujame Zub. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es monstruo [ser fantástico]
fr monstre
en monster
port monstro
Entzun:
[6] Cf. partizipio mota beraren gainean eratu ohi diren bestelako bidutziak, hala nola inon irakurritako «Matutano kakahuete labean egindak», «galderak aurreko prozesuetatik ateratak izan direla», eta abarren abarra. [Akatsak Zuritzen I: Leku kanpozkoak, Borja Ariztimuño Lopez (31 eskutik, 2014/01/08)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Edonork pentsa zezakeen ni mamu bat nintzela, Hannaren nireganako begiradari erreparatuz gero, Erromako berri kontatzen ari nintzaion bitartean; bidutzi bat, mustur-luze eta erpeduna, munstro te-edale bat. [Homo Faber, Max Frisch / Joxe Austin Arrieta (Elkar, 2001) (Ereduzko Prosa Gaur)
Reply