biodibertsitate

iz. Biziaren barietatearen neurria. Zehazkiago, biodibertsitate genetiko, biodibertsitate espezifiko eta ekosistema-biodibertsitatea bereiz daitezke, bizidunen hiru alde nagusiak aintzat hartuz: geneak, espezieak eta ekosistemak. (Euskalterm)

Sinonimoak: iz.
[biodibertsitatea] : bioaniztasun (Elhuyar Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es biodiversidad, diversidad biológica
fr diversité biologique, biodiversité
en biodiversity, biological diversity
port Ecol biodiversidade

Biodibertsitatea, bioaniztasuna edo dibertsitate biologikoa ekosistema batean, bioma batean edo planeta oso batean bizi-formek duten aniztasun-maila da. Askotan, kontzeptu hau erabiltzen da sistema biologikoen osasuna neurtzeko. Bereizkuntza naturalaren eta izaki motek irauteko dituzten mekanismo genetikoen ondorioz, Lurreko bizitza dibertsitate handikoa da; eta dibertsitate hori ezinbestekoa da, bizia izango bada, eta ezin ordezkatuzkoa da, hura galtzeak hondamena baitakar. Biodibertsitatea ez da berdin banatzen Lurrean; badira eremu batzuk, tropikoak batez ere, bizi-moten dibertsitatearen aldetik goi-mailakoak direnak. [Bioaniztasun, Wikipedia]

biodibertsitate (Argazkia: Wikimedia Commons)