bioleta

iz. Belar landare txikia, bost hostoko lore more edo gorriak ematen dituena; landare horren lorea (Viola sp.). Koroa dezagun bioletaz, jakintsua baitzen. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

bioleta. (V-gip, AN-ilzarb-olza-egüés, Ae, Sal; Urt, A), biolet (Urt), biboleta. Ref.: VocPir 696; Bon-Ond 150; Iz ArOñ. Violeta (flor). “Calathiana, bioléta, bidelórea, neguhaste bioléta, bioletusaingábea” Urt IV 45. v. 2 biola.
Egiazko alharguna da Elizan marxoko bioleta daritzon lore xumea, paregabeko eztitasunik banatzen duena bere debozionearen usainaz. SP Phil 421s. Alhargunak behar du izan emasten eta neskatxen artean bioleta bertze loren artean ohi dena. He Phil 425. Bakoitzak bere floka dioke ekarri; / dulufrai xuri, gorri, biolet, arrosa. BertsZB 150. Bioleta, liriyo, / aleli, jazmiña. Echag 173. Amarantoz eta bioletez estali pentze batzu. “Violettes” . Dv Telem 15. Onako urdiñ au bioleta; onek ere usai txit gozoa du. Arr GB 55. Bioletea izanik berez / Be-zale umill benetan, / Bedar artean lotsaz legetxe / Dana, albadau gordetan. AB AmaE 422. Zelaiak […] biboletaz […] eta et’ aneika lore pollitaz apaindurik. J.M. Tolosa EEs 1913, 113. Bioletak, tantonka, / bide baztarrean. Azurm HitzB 41.

BIOLETA-LORE. “Bioleta-lora (msLond), violeta” A.

BIOLETA-KOLORE (Urt). “Toga amictus purpurea, biolet koloretako arropaz beztitua” Urt II 41.

KOLORE BIOLETA. Color violeta. Eta kolore bioleta elizak hartzen diala. Bp II 38.

Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

[biola]: biola, briolet Ipar., gordetxa Ipar.    

[kolorea]: zah. briolet Ipar.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. (Bot.) violeta (Viola sp.) (2)  iz./izond. [kolorea] violeta
fr (1) iz. (Bot.) violette, pensée (2)  iz./izond. [kolorea] violet, -ette
en  iz./izond. violet
port iz. violeta

Testuinguruan

Zapi bioletaz apaindu zuten aretoa. Leire Narbaiza, @txargain