birakari

izond. 1. Biraketahigidura duena. Ate birakaria. 2. BOT. Ardatz baten inguruan kiribiltzen den landare igokaria.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: izond.

    [biratzen dena]: birakor  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es izond. giratorio, -a; rotatorio, -a
fr izond. tournant, -e, giratoire, pivotant, -e ; rotateur, -trice
en izond. revolving
port adj giratório(a)

Entzun:

PERLARIK EZ

Mishima, Steinbeck, zuek bazenuten zuen perla
eta ezin didazue horrela hitz egin.

Lehen bestela zen, Yukio, badakit.
Ez iezadazu berriro lepora nire ganoragabekeria, John.
Lehen ustekabean egunaren kakotik zintzilik
topatzen zenuen perla ttipia.
Lepoko edo belarritako batetik alde egindako perla.
Koltxoipean birakari aurkitua hautsontzian
utziko zenuen, ahaztura ereiten duenak bezala
kimua mingarriegia izango ez den esperantzan.

Hautsontziko perla, begien parean jarri eta hari goizero
etorkizuna galdetzen saiatu.
Txirrinak jotzen zuenero bihotz taupadak
bizkortu eta jotzen zuena postaria ez zela sinestera
kondenatzen zintuen,
perla madarikatu perla bedeinkatu hark.

Baina jada ez da halako emakumerik geratzen.
Desertatzen zintuztenean, ohepean
belarritako bat propio ahaztuta uzten zuten
emakume haiek.

Badaezpada.
Damututa ere, itzultzeko aitzakia bat izateko.

Norbait dabil sute-eskaileran, Harkaitz Cano  (Susa poesia, 2001)