bular

iz. 1 iz. Giza enborraren zatia, lepotik sabelera hedatzen dena, eta bihotza eta birikak dauzkana; hainbat animaliaren kideko alderdia. Bularra airez bete. Bularreko mina (Ik. bularreko). 2 iz. Bularraren aurreko aldea. Ik. papar. Bekokitik bularrera. Hirugarrena bularrean. Beso biak bular azpian gurutzatuta. Bularraren kontra estutu. Bular gainean eskua jarrita. Damuz bularra joaz. Gibel ekaitzari, bular aldi onari (esr. zah.). 3 iz. Emakumearen ugatzetako bakoitza; ugatzei darien esnea. Ik. titi. Neskatilari bularrak, irten-irtenak, ageri zitzaizkion. Bularrak agerian zituela. Agata gure martiriari moztu zizkioten bularrak. Emakume bular-harroa: emakume bulartsua. Haren emazte musu-gorri bular-betea. Bular antzua. Bere amari bularra eskatzen dion umea. Seme bat munduratu zuen, Sanson izenekoa, bere bularrean hazi zuena. Bular anaiak, ahizpak: emakume berak bularra eman dienak. (Hiztegi Batua)

Sinonimoak:iz.

    [titia]: titi, ugatz, petxu G-N  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. pecho, tórax; parte delantera del tórax (2) iz. [hegaztiena] pechuga (3) iz. [emakumearena] pecho(s), mama; leche materna; seno, regazo (4) iz. pulmón, pulmones (5) iz. (hed.) valor, ánimo, arresto(s) (6) iz. objeto o parte de un objeto de forma convexa (7) iz. machón, estribo (8) iz. [jantziena] pechera; pechero (9) iz. (Itsas.) [itsasontziarena] roda
fr (1) iz. poitrine, thorax, torse (2) iz. [hegaztiena] blanc (3) iz. [emakumearena] sein, mamelle (4) iz. poumon (5) iz. (hed.) courage, ardeur
en (1) iz. breast; chest; [emakumezkoa] bosom (2) iz. [hegaztia] breast (3) iz. [ugatza, titia] breast
port (1) peito (2) iz. [hegaztiena] peito (3) iz. [emakumearena] mama

Ea bularreko minbiziaren desagertzea gertuago dagoen 2017 honetan!

bular (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)