bulegotika

Bulego-lanetan erabiltzen diren baliabide informatikoen eta prozeduren multzo integratua. Hauek dira aplikazio ezagunenak: testu-prozesadorea, kalkulu-orria, datu-baseen sistema, irudiak lantzeko eta aurkezpenak egiteko aplikazioak, eta posta elektronikoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Wikipedian

Bulegotika-suite bat bulegoko lanerako egokitutako programa informatikoen paketea da, bateratuta banatzen dira eta interfaz grafikoa erabiliz elkarren artean bateragarriak dira.

Ez dago bulegotika-suite batek izan behar dituen aplikazioentzako araurik, baina gehienek testu prozesagailu bat eta kalkulu-orrientzako aplikazioa. Honetaz gain, aurkezpenak egiteko aplikazioa, datubaseak kudeatzeko aplikazioa, agenda, web nabigatzailea eta posta-bezeroa ere izan ditzakete.

Gaur egun merkatuan nagusitzen dena Microsoft Office da. Honek formatu propioak erabiltzen ditu dokumentuak sortzeko. Hori dela-eta, formatu irekiak darabilten beste suite batzuek Microsoft Officen formatu hau inplementatu behar izaten dute, irakurri eta idazteko arazoak ez izateko. (Jarraitu irakurtzen…)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es ofimática, burótica
fr bureautique
en office automation, burotics, bureautique
port informática destinada a escritórios

Entzun:

Google Docs aplikazioak aukera ona eskaintzen du Internetetik ‘on line’ bulegotika aplikazio gisa eta dokumentuak kudeatzeko. [Google Docs aplikazioa: bulegotika hodeian, Jabi Asurmendi Sainz  (2010-01-27)] (Berria)

bulegotika (OpenOffice.org Writer 3.0.0 on Ubuntu 8.10, Wikimedia Commons)