buztanikara
iz. ZOOL. Motazilidoen familiako eta Motacilla generoko hegazti paseriformeen izen arrunta. Gorputza luzexka, isatsa luzea, burua txikia eta mokoa zuzena dute. Txikiak dira eta Europa eta Asian bizi dira. • buztanikara hori. Bizkarra gris-urdinxka du eta sabela horia. (M. cinerea). || buztanikara zuri. Lumajea zuri, beltz eta grisa da (M. alba). || larre-buztanikara. Buztanikara horiaren antzekoa da baina bizkarra gris-berdexka du (M. flava). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Maite 1:26 pm on 2014/01/19 Permalink
Tarrat 1:55 pm on 2014/01/19 Permalink
Sinonimoak: ipurdikara, eperdikara, negutxoria, elurtxoria, apeztxorria, señorita…
Irudian ageri dena hilabeteko umea da, eta ez da oso adierazgarria, berehala aldatzen baitzaio itxura.
Maite 5:29 pm on 2014/01/19 Permalink
Aupa, Tarrat! Sinonimo horietako asko aurkezpenean jasota, baina berri batzuk ere eman dituzu: señorita, eperdikara… Mila esker! Argazkiari dagokionez, Creative Commons irudiak ipini behar ditudanez, ba, horixe topatu dut. Ikusi duzu nonbaiten bakarren bat adierazgarriagoa? :))