byte

Unitate moduan tratatzen den luzera finkoko bit-katea; normalean karaktere bati egokitzen zaio eta bit-kopurua zortzikoa izaten da (ia beti) edo noizean behin seikoa eta horrelakoetan seikote deitzen zaio. (Euskalterm)

Wikipedian (byte)

Byte bat (B ikurraz adierazten dena) ordenagailuetan datuak gordetzeko erabili ohi den unitatea da, gordetzen duen datu motarekiko independentea. Normalean 8 bitek osatutako multzoa izaten da, kasu hauetan zortzikote ere deitzen da.

Byte bat ordenagailu batek lan egin dezakeen informazio neurri txikiena da. Batez ere biltegiratze sistema batek duen gaitasuna adierazteko erabiltzen da. 2 bytek osatutako multzoari hitz deritzo (ingelesez, word), eta 4 bytek osatutakoari hitz bikoitz (ingelesez, double word).

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es byte
fr byte
en byte
port byte

Entzun:

Bere aldi bereko memoria sei tetrabytekoa (sei bilioi bytekoa alegia) da, eta disko zurrunean 160 bilioi byte sartzen dira. [XX. mendearen argi-itzalak, Pello Salaburu (Alberdania, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

byte (byten multiploak, Wikipedia)