Updates from abuztua, 2017 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:28 pm on 2017/08/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    bitasun 

    iz. Bi izateko nolakotasuna. Batasuna zen puntuan bitasuna eta are aniztasuna sortuz.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    bitasun. División (en dos). Ez nuen batasunaren lekuan bitasunik sortu nahi gure herrian bi katiximarekin. Larre ArtzainE 297. Hitz batean esateko, batasuna sortu nahiz hasi ginenok “bitasuna” sortu dugu, bitasun garratza, haren ordez. MEIG VII 164. Batasun saio guztiek, beti eta edonon […], bitasuna eta are aniztasuna sortu izan dutela. MEIG VIII 46.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. división (en dos) (2) iz. cualidad de tener dos elementos (Elhuyar) || iz. dualismo, dualidad, división en dos (Adorez 5000)
    fr dualisme, dualité
    en dualism, duality
    port (coexistencia) dualismo, dualidade

    Ondorio garrantzitsuena zera da: herrialde berri batera migratzen dutenei euren ohiturak mantentzen uzteak eta euren identitate etnikoa lantzeak migratzaileen integrazioa eta ongizatea ekartzen duela. Aldi berean, gizarte berrian integratzera motibatzeak, tokiko hizkuntza ikasteak eta harrera gizartearen parte direla sentiarazteak ere etorkinen gizarteratzea eta ongizatea ahalbidetzen ditu. Beraz, migratzaileen ongizatea bermatzeko sustatu behar dira kultura bitasuna eta kultur aniztasuna.  [Kultura bitasuna da etorkinen ongizatea bermatzeko gakoa, Magdalena Bobowik (Anixe Uribarren, 2017-08-30)] (Berria.eus)

    bitasun (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:12 pm on 2017/08/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    basakeria 

    iz.  Pertsona basatiari dagokion egite gaitzesgarria. Diktaduraren basakeriak. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    basakeria (L-ain, S; Lar, Dv). Ref.: A; Lh.

    Acto salvaje, brutal. “Salvajería” Lar. “Action de sauvage” Dv. “Salvajada” A. “(S-saug), acte de sauvagerie” Lh. Eztute pentsatzen basakeria bat dela. Alm [?] 1880, 4 (ap. Dv). Corrida de toros hartan zezenak zaldieri adar hartan zezenak zaldieri adar ukaldika tripak lehertzen zazkotela […]. Basakeria holakoak, bihotzgabekoentzat. Zub 111. Indarkeriz eta basakeritan asi ezkero, senar-emazte arteko pakea bizi guziko urratu besterik etzula egingo. Etxde JJ 124. Bildur baitzan bere anaiak basakeriren [bat] egingo zula bere emaztearekin bakarka utzi ezkero. Ib. 125. Iragan egunetan ez zen aipu [Uztaritzen] herri auzo batean bi gaztek egin basakeria baizik. Herr 17-11-1955, 2.

    Brutalidad, salvajismo. Ardoak gizonari eman oi-dion basakeriak eraginda, lepoa amorruz biurritu zion. Etxde AlosT 82. Gorputz guztia lohi-kolore, mihia beltz eta begiak hits, uher eta ezin-erranezko basakeriaz distirant. Mde Pr 92.

    Sinonimoak: iz.

        [pertsona basatiari dagokiona]: salbaikeria Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. salvajada; brutalidad, atrocidad, barbaridad
    fr iz. sauvagerie, acte de barbarie
    en iz. savage deed, savagery, atrocity, brutality
    port iz. selvageria; brutalidade, atrocidade, barbaridade

    «Terrorismoa eta basakeria makurraraziko ditu demokraziak»  [Puigdemont: «Terrorismoa eta basakeria makurraraziko ditu demokraziak», Igor Susaeta (2017-08-18 )] (Berria.eus )

    basakeria (Gaurko hitza, Domeinu Publikako)

     
  • Maite 11:01 pm on 2017/08/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    burlaize 

    iz. burlaize ( orobat burla-haize ) adkor burla. (Egungo Euskararen Hiztegia)

    Sinonimoak: iz.

        [iseka]: hista, iseka, ihakin Ipar., nausa Ipar., trufa Ipar., iskirio g.e., trufakeria g.e., burlakeria zah., ihakintza Ipar. g.e., musika Ipar. g.e., eskarnio Ipar. zah., purrust (UZEIren Sinonimoen Hiztegian “burla” sarreran)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es burla, mofa, escarnio
    fr moquerie
    en mockery, taunt, ridicule; scorn
    port chacota, zombaria

    Maindirea lehengo lekura erakarri zuen, lotsaz edo hotzez bainoago, halako burlaize jostari batez. [Argizariaren egunak, Anjel Lertxundi (Alberdania, 1998)]

    burlaize (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:22 pm on 2017/08/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    berniz 

    iz. 1 iz. Gai erretxinaduna, gainaldeei babesgarri edo apaingarri gisa ezartzen zaiena; lurrezko edo toskazko ontzien gainean ezartzen den gaia, haiek egostean gogor eta distiratsua gertatzen dena. Buztin gaineko berniza bezala dira bihotz txarrekoaren hitz goxoak. 2 iz. Irud. Gizalegearen bernizaren azpian, ankerkeria azaleratzen da. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    berniz (V, G, L, BN, S, Sal, R; Lcc, SP, H), berniza (VocBN), bernuz (H). Ref.: A; Lh; Lrq /bernís/; Gketx Loiola (lore-eder).

    Barniz. “Vernis” SP. “Piñutea (pinotea) oni, ola xeoxer gañeti berniz-axal bat emanda, bere lore-ederra azalduko zako” Gketx Loiola. v. likurta. Santuak arkitu du / leneko tokiya. / Etzuen biaje au / agitz egokia, / desluzitua dakar / berniza guztia. FrantzesB II 49. Haren soto eta kabak hustu zituzten, bai eta zenbaitek, arnoz ase eta, berniza likurtzat hartuz, iretsi zuten. Elsb Fram 66s. Bertze batzuek, hala nola berniza edan zutenek egiazki eta errealki, leher eta zapart egin zuten. Ib. 67. En DFrec hay un ej. más.

    (SP), berniza, barniz, bernuz (Lar, H). Maquillaje (sentidos prop. y fig.). “Fard” SP. “Color postizo, bernuza, (lat.) muliebre pigmentum” Lar. “(Au fig.), couleur empruntée, fausse couleur, déguissement, proteste” H. Minza zaite harekin bihotz ageriz, garbiki eta fidelki, hari klarki erakusten diozula zure ongi eta gaizki guzia, bernizarik eta disimularik gabe. SP Phil 18 (He 17 alegiarik eta disimularik gabe). Azal ederra dezu / Jesusek emana, / kopetako barnizak / bista badarama. Xe 174.

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [likurta]: likurta
        [makillajea]: zah.makillaje, bernizadura zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. barniz (2) iz. (hed.) maquillaje, disimulo, reserva (3) iz. charol
    fr iz. vernis
    en iz. polish
    port (1) iz. verniz (2) iz. (hed.) m maquiagem, reserva, dissimulação (3) iz. charão, verniz;

    Bernizezko oinetakoak erosi ditu. (Elhuyar hiztegia)

    berniz

    Save

    Save

     
  • Maite 11:50 pm on 2017/07/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    benetakotasun 

    iz.  Benetakoa denaren nolakotasuna. Epaileek zalantzan jarri dute sinadura horien benetakotasuna. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    benetakotasun (PMuj). Seriedad, formalidad. “Autenticidad” PMuj. Nortasun aundikoa zan, errespetu aundikoa. Benetakotasunez egiten ebazan gauzak. Alzola Atalak 101.

    Sinonimoak: iz.

        [seriotasuna]: benetasun, seriostasun Ipar., seriotasun Heg.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. veracidad, certeza, autenticidad; seriedad, sinceridad
    fr iz. authenticité
    en iz. authenticity
    port iz. autenticidade

    Epaileek zalantzan jarri dute sinadura horien benetakotasuna. (Hiztegi Batua)

    benetakotasun (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 8:12 pm on 2017/07/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    bustigune 

    iz.  Gune bustia edo hezea. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    bustigune, bustiune (-una V-gip ap. Etxba Eib). Humedad, zona húmeda. “Bustiunia, parte húmeda. Bart nola eurixa eiñ daben, bustiuna asko dittuzu bidietan” Etxba Eib. Itotepean egonak ziran / ango euri maizak artzen. / Bustigunea listuka aizatuz / isillik dira gelditzen [lizar-arbak]. Or Eus 91.

    Sinonimoak: iz.
    [bustigune] : hezegune, , ingurune(Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ekol.) humedal; zona húmeda
    fr zones humides
    en wetland, wet zone
    port zona úmida

    Bustigune haren edertasuna apartekoa zen.

    bustigune (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:00 pm on 2017/07/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    baldoki 

    iz.  g.er. Lokia. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    baldoki (G ap. A; Lar, Añ, H).

    1. Sien. “Sien, sienes, loak, baldokiak” Lar. “Aladares, los cabellos peinados con curiosidad a lo antiguo, aldeetako, alboetako, loetako, baldokietako ille kiskurrak” Ib. “(G, Añ), sienes” A. v. loki. Diren guziek badute elgarrekin eite; sudur mehar luxe, kokots lirain, kopeta neurrian bipil, baldoki-gainak xorro arineko, buruari garondoa leunki harpetua, ileak beltz bezain ugari, larrua beltxaan. JE Ber 46. Geienak burua, ez luze eta ez zabal, ia borobilla dute (mesokefaldunak). Baldoki irtenak. JMB ELG 64.

    2. (V-m ap. A; Lar Sup). “Mollera, bururraldea, baldokia” Lar Sup. “(V-m), fontanella, porción cóncava y la menos dura del cráneo; es muy notable en los niños” A.

    Sinonimoak: iz. g.e.

        [lokia]: loki pl., lolo Ipar., lo Ipar. g.e. pl., adegi Bizk. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. sien
    fr tempe
    en (part of head) temple
    port Anat têmpora

    Hanna ez da inola ere emakume zaharra, baina nik, noski, haren larmintz zimeldua nekusan, haren betazpi puztuak ere bai, eta haren baldoki zimurtuak; niri axolarik ez, baina ikusi, banekuskien. [Homo Faber, Max Frisch / Joxe Austin Arrieta (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    baldoki (Argazkia: buenasalud.net)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel