Updates from abendua, 2011 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:01 am on 2011/12/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    bala-bala 

    adb. Albiste bat ahoz aho dabilela adierazteko partikula. Berri pozgarriak bala-bala, tximista baino lehen zabaldu ziren herri osoan. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adlag.
    bolo-bolo, barra-barra, ahoz aho, ahotik ahora, ahotan (Hiztegi Batua eta Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es por todos lados, por aquí y por allí, de boca en boca (ibili, zabaldu… aditzekin)
    fr de bouche en bouche;
    en to be the talk of the town

    Hamzitx gazteari emandako erantzuna bala-bala hedatu eta ahoz aho errepikatu zen, neska hark egiten eta esaten zuen guztia bezala. [Zubi bat Drinaren gainean, Ivo Andric / Karlos Zabala (Alberdania-Elkar, 2010)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 9:47 am on 2011/11/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    boz 

    (Ipar.) Botoa, hauteskundeetan edo zerbait erabaki behar den batzar batean ematen den iritzia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 1:48 pm on 2011/11/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    besarkada 

    iz. 1. Norbait beso artean hartzea. Bergarako besarkada. 2. (B) Besaldia, besakada. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [besarka]
    besarka, laztan, besarkaldi Ipar., orakada Bizk.
    [besaldia]
    Bizk. g.e. besada, besakada, besaldi, besamen, besatara Ipar./Naf. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) abrazo (2) brazada
    fr embrassade, brassée
    en embrace, hug

    Besarkada batekin agurtu dugu elkar. [Piano gainean gosaltzen, Harkaitz Cano (Erein, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    FlickrCC (lumaxart)

     
  • Maite 2:14 pm on 2011/11/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    botitu 

    du ad. (Ipar.) Elkartu, kidetu; nahastu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. Zub.
    [elkartu]
    anaitu, bat egin, bateratu, batu, batzartu, bildu, biribilkatu, elkartu, batetaratu Ipar., biribilatu zah., juntatu zah., batzandu Bizk. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es asociar(se), juntar(se), mezclar(se)
    fr s’assembler
    en to gather, to meet

    Ardiak boti alhan, eztira artzañak botitzen ahal? [J. Etchegoren GH 1935, 406. (Orotariko Euskal Hiztegia)

     
  • Maite 9:40 am on 2011/10/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    begi(-)nini 

    iz. Irisaren erdialdeko irekigune biribila. Zabalgarri eta uzkurgarria da, eta diametroa aldatuz erretinara sartzen diren argi-izpiak erregulatzen ditu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 7:40 am on 2011/10/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    bake 

    iz. 1. Inolako ezinegonak, ondoezak edo grinak asaldatzen ez duen baretasunezko egoera. Bakean lo egin dezala. 2. Jendarteko baretasuna, borrokan ez dauden pertsonen arteko egoera. 3. Besteren batekin gerran ez dagoen nazio baten egoera; nazioarteko borrokarik eza. Bakezko harremanak zituzten erromatarrekin. • BAKEZKOAK, BAKEA(K) EGIN. Adiskidetu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [baretasunezko egoera]
    baketasun g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) paz (2) paz, tranquilidad, sosiego, calma

    • Bake-akordioa: acuerdo de paz.
    • Bake-konferentzia: conferencia de paz.
    • Bakea ezarri: imponer la paz.
    • Bakea negoziatu: negociar la paz.
    • Bakea sinatu: firmar la paz.

    fr (1) paix (2) tranquillité, calme
    en (1) peace (2) peace, quiet, quietness, tranquil(l)ity, calmness, calm

    ETXE BERRIA
    Miren Agur Meabe, 2008

    Zerbait dabil aztarrika hodeietan:
    zeruaren adur beltza da bakea.
    Etxea giltzarrapoz itxirik, inor ez dator atera.

    Altxa dezagun etxe berri bat algaz eta elurrez.
    Landa ditzagun atarian zuhaitz luzexka argiak,
    itxaropenaren taxukoak.

    Pentsatu giltzarik gabeko etxe bat.
    Izan dadila bakea esne-euri zuria.

    bake (FlickrCC, Thomas Hawk)

     
  • Maite 1:03 pm on 2011/10/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    betile 

    iz. (batez ere pl.) Betazalen ertzetan dauden ileetako bakoitza.

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel