Updates from otsaila, 2012 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 4:42 pm on 2012/02/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    lorrin 

    (batez ere B) 1.  izond. Eguraldiaz mintzatuz, nahasia. Eguraldi lorrina da hau. 2. iz. Lur iraulia edo agerian jarria, belarra galdu duena. Jorraiaz urratutako lur-lorrina. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. euritsu (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) lluvioso, -a; revuelto, -a (2) tierra removida, puesta al descubierto; prado sin hierba (3) topera
    fr instable; pluvieux, -euse
    en unsettled, rainy

    Pont Neuf gainetik, oinezko batzuk baino ez, eskularru, jaka lodi eta artilezko kastorrak buruan. Haize mina dabil, dotorea aroa etxean utzitako euri zirin, narras, lorrinaren aldean. [Hizlandia, Iñigo Aranbarri (Susa, 2006) Orr.: 76] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 12:13 pm on 2012/02/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    liluratu 

    da/du ad. 1. Gehiegizko argitasunak ikusmena nahasi. Damaskora gabe, argiaren distirak begiak liluratu dizkietelako. 2. Zirrara handia eragiten duen zerbaitek adimena nahasi, gogoa menderatu. Hegaztiak liluratzen dituen sugea bezala. Bere aitaren emazteaz liluraturik zegoen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [adimena nahasi]
    birloratu Bizk.. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) deslumbrar, ofuscar (2) fascinar, hechizar, encantar, seducir (3) alucinar, deslumbrar
    fr (1) (s’)éblouir (2) (se) fasciner, séduire, enchanter, charmer (3) halluciner, (se) tromper, être ébloui
    en (1) to dazzle (2) to fascinate; to charm; to attract very much

    Egin klik irudiaren gainean, abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 11:58 am on 2012/01/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    lapatx 

    iz. 1. Elurmaluta txikia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 11:22 am on 2012/01/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    lukana 

    iz. Argia barrura sar dadin estalki batean egindako eta kristalez itxitako zuloa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [argizulo] sabaileiho, argizulo (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es claraboya, lucerna, ventanilla del tejado, tragaluz
    fr lucarne, tabatière
    en skylight

    Bat-batean, gelan argia goitik zetorrela ohartuz, gorantz begiratu zuen: sabaian bi lukana zeuden, eta bonbillen argia japoniar paperean zehar hedatzen zen. [Loti ederrak, Yasunari Kawabata / Ibon Uribarri (Alberdania-Elkar, 2006) Ereduzko Prosa Dinamikoa] Moldatua (jatorrizkoan argizulo azaltzen da, lukanaren ordez).

    lukana (FlickrCC, luipermom)

     
  • Maite 10:58 am on 2012/01/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    lantzoi 

    iz. ZOOL. Amoditidoen familiako arrain osteiktieen izen arrunta. 45 cm-ko tamaina maximoko gorputz luzexka dute eta sardatan ibiltzen dira, sarritan hondar azpian. Ez dute merkataritza-baliorik, baina garrantzitsuak dira arrainen eta itsas hegaztien elikagai direlako.
    (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    izond. Ondarroan iraintzeko erabiltzen da/ Tentela, ikasteko gaitasun gutxi duena. (Ondarroako Udala, Ondarroako esaerak)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    1 lantzoi (V-m-gip, G-bet, AN-gip), lanzoi (Arzdi Peces, FauMar 46), lantxoin (Gim[énés] 134 ap. Lh, FauMar 87), lansoi (FauMar 86). Ref.: A; Etxba Eib.

    “Aguja, papardón, cierto pez marino” A. “Lanzoi, parece ser lo mismo que botakorra, potakarra” Arzdi Peces. “Variedad de arenque. Sardiñatara juan eta lantzoia ekarri” Etxba Eib. “Lanzón, aguacioso (Ammodytes lanceolatus)” FauMar 86. “Saltón, sula, aguacioso (Ammodytes tobianus). Lanti anzona, lantxoina” Ib. 87. “Aguja, saltón (Belone belone)” Ib. 46. Antxoba, sardiñ edo lantzoi zatia amoan ipiñi ta errezkada zuzenean otzaretan tolostu. Ag Kr 78. “Se dice a imitación de los de Ondárroa, para calificar a una persona de sinvergüenza, de fresco, de atrevido. Kendu zaittez ingurutik lantzoiori!” Etxba Eib. Hoy al menos, lo que la palabra significa en Ondárroa, ref. a personas, es ‘tonto, simple’.

    Sinonimoak: iz.
    [ikasteko gaitasun gutxi duena] tentel (Ondarroako Udala, Ondarroako esaerak)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es 1. aguacioso; barrinaire; pión 2. tonto, simple

    Kendu zaittez ingurutik lantzoiori! Etxba Eib.  (Orotariko Euskal Hiztegia)

     
  • Maite 1:32 pm on 2011/12/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    lukainka 

    iz. Txerri-haragiz egiten den hestebete luze eta mehea. Odolki- eta lukainka-muturrak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es longaniza
    fr saucisse
    en long, pork sausage

    Behi esnea, txerria hil ondorengo odolki, lukainka, artekiak eta beste auzo batek besteari eskaintzeko, errotara bihia ehotzera joateko itzulia bera ere, plazaren inguruari segika egiten zuten. [Beste eguzkia, Itziar Madina (Txalaparta, 2007)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    powered by Fotopedia

     
    • Eneko Bidegain 2:19 pm on 2011/12/21 Permalink

      “Lukainka” hitza bigarren erranahi batekin ere erabiltzen dugu, gutxi gora behera “tontoa” adierazteko.

    • Luistxo 2:52 pm on 2011/12/21 Permalink

      Bitxia da hitz honen etimologia, geografikoa baita. *Longaniza* bezala gure lukainka ere Lucanica latinetik dator, eta Lucanica hori jentilizioa da, Lucania eskualdekoa, Lukaniarra, esan dezagun, eskualde hartako produktu bat izango zen erromatarren garaian edo.

      Bestalde, gogoan dut Koldo Izagirreren artikulu bat, duela urte batzuk, Argian. Hernaniko udaletxea zela uste dut (edo beste udaletxeren bat izango zen), non lukainka batzuk ikusi zituen zintzilik, eta ezin ulertu Koldok zer esan nahi ote zuen hark. Lagun batek argitu zion, “txorizoak gizonak, udaletxekoak lapurrak direla”. Alegia, gaztelaniazko *chorizos* batzuk zirela udalaren jabe zirenak une politiko hartan, eta haien oposizioak horrelaxe adierazi nahi izan zuten. Euskararen autopsian ez dakit froga gisa ageri den, baina artikulu hartan horren adierazgarritzat hartu zuen lukainkena Izagirrek.

  • Maite 10:45 am on 2011/12/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    lili 

    iz. (Ipar.) 1. Lorea. Elorri zuriaren lilien erdian. 2. (hed.) Zerbaiten zatirik edo aldirik onena. Adinaren lilira heldua. 3. Ik. lirio. 4. Ik. zitori. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [lorea]
    Ipar. lore
    [zatirik onena]
    lore (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) flor (2) (hed.) flor, lo mejor (3) lirio (4) azucena
    fr fleur [en général]
    en flower

    Egin klik irudiaren gainean, abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel