lorrin
(batez ere B) 1. izond. Eguraldiaz mintzatuz, nahasia. Eguraldi lorrina da hau. 2. iz. Lur iraulia edo agerian jarria, belarra galdu duena. Jorraiaz urratutako lur-lorrina. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: izond. euritsu (Elhuyar Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es (1) lluvioso, -a; revuelto, -a (2) tierra removida, puesta al descubierto; prado sin hierba (3) topera
fr instable; pluvieux, -euse
en unsettled, rainy
Pont Neuf gainetik, oinezko batzuk baino ez, eskularru, jaka lodi eta artilezko kastorrak buruan. Haize mina dabil, dotorea aroa etxean utzitako euri zirin, narras, lorrinaren aldean. [Hizlandia, Iñigo Aranbarri (Susa, 2006) Orr.: 76] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)
Asier Sarasua 11:48 pm on 2012/02/27 Permalink
Eibarren, behintzat, askoz adiera zabalagoa dauka (hedaduraz, agian). Nahastu, zikindu… oro har (eta ez eguraldia bakarrik): http://www.eibarko-euskara.com/node/11497?ikuspegi=lerroka