dinatasun

iz. Duina denaren nolakotasuna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘duintasun’)

Orotariko Euskal Hiztegian

dinatasun, dintasun.

1. Dignidad. v. dignitate, dignotasun, dinadade. Jesu-Kristoren diñatasun ta anditasun ezin goragokoa. Ub 134 (v. tbn. 135). Nolako honra, diñatasun eta noblezi altura. Gco I 411 (v. tbn. 432). Baña batez ere animen kargudunak bear dan kontu, arreta ta diñatasunarekin Jainkoaren itza garbi euskaldunen biotzetan ezarri. Aran SIgn 202. Eta iduki dezake bere diñatasunaren ezaguera. EE 1884a, 426. Jokera fiñik bat baldin bada / ixpillutzat jartzekua / zegamatarren diñtasuna da / aintzakotzat artzekua. Olea 157. Ez, Espainia, ez. / Betiraundian lo dagon / –soberano jator– / dintasuna,– / eta mixeria. Azurm HitzB 69. Ura zan jendeak [Xalbadorri] barkamena eskatzea, eta bide batez eskertzea gizon aren dintasuna. Zendoia 229.

2. “Dintasun, suffisance, capacité” Dv.

Sinonimoak: iz. g.e.

 [duintasuna]: duintasun, dignitate zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es dignidad
fr dignité
en dignity
port dignidade

Entzun:

Dinatasun apur batez bizi ahal izateko, hainbatetan beharrezkoa da ‘aski da’ esatea.

dinatasun (Gaurko hitza, CC)