drogoso
izond. Iruzurzalea; errietazalea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Orotariko Euskal Hiztegian:
drogoso (V-gip). Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg.
“Enredador, tramposo, cuestionador. Drogosua zan eskolan, eta bardiñ izan da gero bere bizi guztian” Etxba Eib. “Follonero. Harekin ibiltziak billurra emuten juan drogoso hutsa zuan da” Elexp Berg. Arpegirik eztauko / nunbaist drogosoak / len legez ereiteko / berba arin zoroak. Azc PB 256.
Sinonimoak:Â izond. (UZEIren Sinonimoen Hiztegian ‘iruzurgile’ eta Elhuyar Hiztegian ‘endredatzaile’)
[engainatzailea]: engainagarri, engainatzaile, iruzurti, iruzurtzaile, zimarkutsu, zimarkun Ipar., bairatsu g.e., zilibokari g.e., zilibokatzaile g.e., engainari zah., tronpatzaile Ipar. beh., tranposo Heg. beh.
[endredatzaile]: endredatzaile, bazter-nahasle
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es tramposo, -a; alborotador, -a (Elhuyar Hiztegia) / Haur. revoltoso/sa, enredador/ra (5000 hiztegia)
fr tricheur(euse); agitateur m, -trice Æ’, trublion mÆ’; embrouilleur(euse)
en deceitful; naughty, mischievous
port tramposo(a), trapaceiro(a); alvoroçador(a);
Entzun:
@euskaljakintza Halaxe aurkeztu genuen Mihiluze 2006an: Drogoso, kontakatilu eta zirtolari! http://t.co/ZCOC9YZMbP
— Kike Amonarriz (@KikeAmonarriz) August 23, 2013
Mihiluze, drogoso, kontakatilu, zirtolari…
Kike Amonarriz: “Mihiluzeren bidez, sortzen ari garen proposamen bat zabaltzen dugu, ez baitago kaleko hizkera baturik”.
Ilaski Serrano: “Ia-ia yoga egin behar izaten dut txarto egindako itzulpenen aurrean kontrola ez galtzeko, itzulpen lotsabakoak iruditzen baitzaizkit, eta barre egin beharrean haserretu egiten naiz. Baina Kikek ez haserretzeko esaten dit, erdaldunak horrelakoetan oso txiste onak galtzen dituela pentsatzeko”.
(Argia, 2006ko apirila, 306. zenbakia)
Maite 9:44 am on 2013/08/26 Permalink
Iñaki Murua 10:24 am on 2013/08/26 Permalink
Nik etxean entzuna dut (berriz ere Lekeitio partetik)
“Hau aitzakiaz jaten dauanak drogia nahi dau”
Maite 9:10 am on 2013/08/27 Permalink
Goierri aldean, nik behintzat, ez dugu erabiltzen. Sekula entzun gabe nuen hitz hau eta oso bitxia egiten zait. Mila esker guztioi zuen iruzkinengatik! 🙂
Ertzain drogosoa • ZUZEU 8:57 pm on 2017/01/17 Permalink
[…] izan ohi naiz, jendea oilartzen bazait… ni gehiago oldartzen natzaie”.Ertzain drogosoaren hitzak entzunda, sare sozialetan “horrelako batek hil zuen Iñigo Cabacas” irakurri […]