ebaki
ebaki1, ebaki, ebakitzen
1 du ad. Lanabes aho-zorrotz baten bidez, zerbait, osatzen duen edo itsatsirik dagoen beste zerbaitetatik edo nonbaitetik bereizi. Ik. moztu 4. Ebaki zizkien oinak eta eskuak. Jondoni Petriri ebaki zioten burua. Petrik bere ezpataz ebakitako belarria. Halere ez zuen lore bat ebakiko eta beretzat hartuko. Zuhaitz betekorra ez du inork ebakitzen. Haritz guztiak hondo-hondotik ebaki. || (Belarraz eta kidekoez mintzatuz). Belarra ebakitzen ari zela. Segaz ebakia. Garia noiz erein eta noiz ebaki. || Aldizkari batetik argazkiak ebakitzen.
2 du ad. Lanabes aho-zorrotz baten bidez zerbaiten jarraitutasuna eten, zerbait bereizi edo zatitu. Mastaren lokarriak edo sokak ebakitzen. Korapilo hau ebaki gabe askatu dut. Hemendik moztu, hortik ebaki, hango urratua pasaratu eta hemen adabakia ipini. Puskatan ebaki. Ogia ebakita, bere apostoluei eman zien. Egurra ebakitzen nekatu zen.
3 du ad. (Hedaduraz). Ik. moztu 6. Etsaiari ebakitzen zion bidea, bere bihotzean sar ez zedin. Ontziak ura ongi ebakitzen du. Ebaki, eta kartak banatzen hasi zen. Solas alferrak ebaki behar dituzu (Ik. eten1 2). Bi astean gaitzak ebaki zigun koplariaren bizitza.
4 du ad. Zauria egin. Lotu zuen gerriko latz batekin larrua ebakitzeraino. Azotez ebaki. Labanarekin matraila alderik alde ebakia utzi zien. Ganibeta erori zaio eta behatza ebaki du.
5 du ad. (Hizkuntza-hotsak) ahoaz gauzatu. Ik. ahoskatu. Lau edo bost urteko mutiltxo bat badator Gaztelatik Euskal Herrira, laster ikasiko du euskara, eta guk bezala ebakiko ditu hitzak. Hango azentu tankerak badu berezkorik; esate baterako, “gizonak” sing. eta “gizonak” pl., berdin ebakitzen dira: “gizónak”. Esaldiak ongi ebakitzen ahalegintzeko.
6 du ad. Mat. Lerro, plano edo solido batek, hurrenez hurren, beste batekiko puntu, lerro edo plano komun bat izan. Elkar ebakitzen duten bi zuzenek edo bi planok mugatzen duten plano edo espazio zatia. || Elkar ebakitzen duten bidexkak.
ebaki 2
1 iz. Lanabes aho-zorrotz batez-edo egindako zauria edo arrakala. Ebakientzat eta zaurientzat ez da ura baino sendagai hoberik. Ganibetaz eginiko ebakia. Adabegian bertan ebaki mehar bat eginez.
2 iz. Kafeari esne pixka bat nahasiz eginiko edaria. Ebaki bat eskatu eta hizketaldi laburra izan du lagun batekin.
(Hiztegi batua)
Sinonimoak (UZEIren sinonimoen hiztegia)
ad. [moztu]: moztu, pikatu Ipar., epaitu g.e.   Â
ad. [ahoskatu]: ahoskatu
iz. [ebakidura]: ebakidura, moztura, epaitza Ipar., piko Bizk., epaiketa g.e., epai zah.
Beste hizkuntza batzuetan
- es (1) du ad. cortar; recortar (2) du ad. rajar; cercenar (3) Â du ad. segar, cortar (4) du ad. (hed.) partir, romper, quebrar; cortar, cercenar (5) du ad. (Hizkl.) pronunciar (6) du ad. (Mat.) cortar (7) du ad. (Z) decidir, resolver, fallar; juzgar (8) du ad. golpear, herir, castigar (9) du ad. partir, dividir; repartir (10) du ad. [kartak] cortar (11) du ad. interrumpir, cesar
- en (1) du ad. to cut, to cut sth out (2) du ad. [hotsak ahoz gauzatu] to articulate; [hizkuntza jakin batekoak] to pronounce (3) du ad. [banatu] to divide; to distribute
- fr (1) du ad. couper, découper (2) du ad. [Hizk.] prononcer (3) du ad. diviser ; partager (4) du ad. interrompre (5) du ad. [belarra] tondre
- port (1) du ad. cortar; reduzir, diminuir (2) du ad. rachar, fender (3) Â du ad. ceifar, segar
Testuinguruan
Ebaki bat nahi duzu? #gaurkohitza
Reply