egotzi

ad. egotzi, egotz, egozten (Hiztegi Batua)

1 du ad. Norberarengandik halako distantziara bidali. Ik. bota; jaurti. Kanpora, lurrera egotzi. Amua, aingura egotzi. Apaizak populuari ur bedeinkatua egotzi. Egotz zezala handik behera bere burua. Bere burua lurreraino egotzirik. Hil nahiz, lantza egotzi zion. || Besteren gauzari askotan atzaparra egotzi diona.

2 du ad. (Gauza abstraktuez-edo mintzatuz). Egotz ezazu zorakeria hori zeure gogotik. Biraoak egozten.

3 du ad. Bidali (hirugarren adieran). Ik. bota 3. Sinagogatik egotz ez zitzaten. Komunistek handik egotzi zutenean.

4 dio ad. Leporatu; aurpegira bota. Zaude isilik, gezur eta irainik inori egotzi gabe. Ez diola inori egotzi behar egin ez duen gaitzik. Lapurreta guztiak niri egotziaz. Bere buruari egozten zion erru guztia. Otsoak egozten zion harrapatu ziola berak jateko zeukan bildotsa. Bere etsaiak egozten zizkion gauzetatik garbi zegoela. Horixe egozten dio Platonek Protagorasi.

5 du ad. Zerbaitek edo norbaitek tasun jakin bat duela esan. Herriak ahalmen miragarria eta indar ongilea egozten dio gauzaki horri. Ez dakit zergatik hain indar bortitza egozten zaion biribiltasunari.

6 du ad. Ezarri. Hizkuntzak ez digu ezin hautsizko pentsaerarik eta ikusmolderik egozten.

Sinonimoak: ad.

    [distantziara bidali]: bota, jaurti, jaurtiki, aurtiki Ipar., iraitzi Ipar., ohildu Zub., eragotzi Ipar. zah.
    [leporatu]: bizkarreratu, leporatu, eratxiki Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) da/du ad. lanzar(se), arrojar(se), echar(se) (2) du ad. expulsar, despachar (3) du ad. [zerbait hartzeko asmoz] echar mano, echar las manos (4) du ad. [zerbait hartzeko asmoz] echar mano, echar las manos (5) du ad. (Heg.) asignar, destinar, imponer (6) du ad. (Heg.) adherir; aplicar (7) du ad. (Heg.) añadir (8) du ad. echar a suertes
fr (1) da/du ad. [jaurti] (se) jeter, (se) lancer (2) du ad. [norbait kanporatu] expulser ; congédier (3) du ad. [errua] imputer, inculper ; incriminer (4) du ad. (Heg.) assigner, destiner, imposer
en (1) du ad. [jaurti] to throw, to fling, to hurl (2) du ad. [norbait kanporatu] to dismiss, to sack, to fire (3) du ad. [leporatu] to charge, to blame (4) da ad. [nork bere burua] to lie down

Orain ia hilabete, Sortuk eta Donostiako Piratek jakinarazi zuten militante ezagun bat egotzi zutela, «emakumeen kontrako abusu praktika bategatik». [Argazkien atzean zegoena, Maite Asensio (Berria.eus, 2017-08-10)]

egotzi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)