eleaniztun

iz. eta izond. Hiru hizkuntza edo gehiagotan mintzatzen dena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak:  iz./izond.
[poliglota]
 poliglota 
(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es plurilingüe, multilingüe; polígloto, -a
fr multilingue ; polyglotte
en multilingual
port plurilingüe

Hartu ikasleak, eta eraman itzazu Donostiako San Telmo Museora Badu, Bada erakusketa polita ikustera. Ai, ama! Begira izenburua: Badu, Bada. Euskara mundu eleanitzean (El euskera en un mundo multilingüe). Han ibiliko zaizkizu ikasleak korridore batean barrena; paretak, ezker–eskuin, «Eleanitza» dioten kartelez josiak. Itzuli orain ikastolara, eta esan ikasleei «mundu eleanitza» gaizki dagoela, «mundu eleaniztuna» behar duela. [Aniztasunak bizi (eta hondatzen) gaitu, Alfontso Mujika Etxeberria (31 eskutik, 2013/02/16)]

eleaniztun (FlickrCC, quinn.anya)