enbeia

iz. Nahi bizia, guraria; zerbait izateko edo zerbaitez jabetzeko desira gehiegizkoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘gutizia’)

Orotariko Euskal Hiztegian:

inbeia (S; Chaho), emeia (BN-arb), enbeia (BN; VocBN, H), emaia, inbea, inbia. Ref.: A (enbei); Lrq; Gte Erd 139, 14.

Deseo, apetencia, gana. “Cana, zeloa, inbia” Lç Decl Mm 3v. “Désir, envie” VocBN. “Ganas, emeia” Alt Eusk 1973, 157. “Jateko emeia jin zaut (BN-arb)” Gte Erd 139. “Horren egiteko emeiarik baduzia? (BN-arb)” Ib. 14. v. gogo. Tr. Documentado en textos suletinos; hay tbn. emaia en Xalbador.  Aragiaren inbeiek paseia erazitzen gütie. Mst I 20, 7 (Ch hirrits, Ip, Ol irrits). Jente pherestiak korajatzen dütü, bethi obra hobiagorik egitera inbeia ükhen dezen. Mst III 54, 6 (Ol leiatzeko). Mündiari gerla thai gabeko baten egitia eta zelialako inbeia saintü baten ükheitia. Mst XV. Haboro hunat jiteko / espeitie inbeiarik ükhenen. Xarlem 1144. Hori eztizu legiak defendatzen, / Pierreseki ahal lukezu / inbea baduzu mement bat gozatzen. AstLas 53. [Andriak] beti zikinak hortxen dauzka / mantala bai eta zaia, / atsetan horrekin etzateko / gizonak behar du emaia. Xa EzinB 91. Tizanak azkartzen dü estomaka […], begitharte eri izanak zoharditzen, erendeia eta inbeak iganazten. Alth Bot 13. (Con suf. de comparación). Banikek nik orai / hanitz berri kontatzeko, / bena inbeiago diat / phausatzera juaiteko. Normandie 169 (ap. DRA).

Sinonimoak: iz. Ipar. Beh.
[gutizia] : gutizia, gogoa, irrits, irrika, nahikari, nahi bizi, nahikeria, gurari, tirri  (hiztegi ezberdinak)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (Ipar.) (lgart.) deseo vehemente, ansia, anhelo; gana
fr désir, cupidité, convoitise, envie
en wish, desire
port anseio, ânsia, anelo

Entzun:

Prefetak proposamen azkar bat egin du, eta guri zaigu jina mementoa Ipar Euskal Herria egokiago estrukturatzeko. Guk dugu enbeia erakutsi behar. [Ez lituzke hauteskundeak berriz ezkerrak irabaziko, Frantxoa Maitia (Maddi Ane Txoperena Iribarren, 2014-08-27)] (Berria.eus)

enbeia (Gaurko hitza, CC)