enpagu

iz. Bizk. Nazka, higuina. Enpagua eman zidan. (Hiztegi batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

enpagu. v. enfadu; enparu. enfadu. (-o Lar; Añ), enpadu, enparu (V-m), enpagu. Ref.: Etxabu Ond; Zubk Ond. Enfado; molestia, fastidio. ” Enparu euki, fastidio. Dejar hastiado. Tener hastío” Zubk Ond. ” Enparu izan, tener asco. Cuando se tiene a las personas; es algo como odio, pero mucho menos intenso” Etxabu Ond. Moderatu enfadoak eta atrebimentuak. El 88. Debózio baño enfádo yágo ta moléstia ematendióte gutitáko dagonái. LE Ong 85r. Gogo betia, ta enpaduba emoten deutsen lagunakin. fB Ic III 355. Artu neban enfadu andija dantza naastekueen kontra. JJMg BasEsc 138s. Enpagua emoten deust lurrak, zerura begiratuten dotanean. EgutAr 18-4-1962 (ap. DRA). Zeregin jolaskoi orretan, baldin aren lagunetariko batek edo bestek narda ta enpagua izan ezkero. Erkiag BatB 37.

Sinonimoak

iz. Bizk. [nazka]: higuin, nazka, gohaindura Ipar., narda Ipar., susuma Bizk., gogait g.e., higuindura g.e., higuintza g.e., naga g.e., hastiotasun zah., antoju Heg. beh., goihendura Ipar. g.e., hastio Ipar. g.e., nakaitz Ipar. g.e., nakaizdura Ipar. g.e.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak)

  • es iz. (B) hastío, fastidio; asco, repugnancia
  • en iz. boredom, annoyance; disgust
  • fr iz. ennui, ennui; dégoût
  • port iz. tédio, aborrecimento; nojo

Testuinguruan

Albistegietan gai bakarra dago, eta albisteen bazka irensteko joera duen honi, honezkero, enpagua ematen dio gehiegizko jarioak. [Ezin astindu, Goizalde Landabaso (berria.eus, 2020-03-24)]