entzungailu
iz. Entzuteko tresna. Ikusgailu eta entzungailuak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz.
[aurikularra] : belarriko, aurikular (5000 Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es auricular [receptor]
fr auriculaire, appareil auditif
en headphone(s), earphone(s)
port fone de ouvido
Entzun:
EMAKUME BAT MAITATZEA
Arabako Arte Ederretako Museora doala
Imanol Leozek bere buruari esan dio:
«Erridikulua da emakume bat maitatzea».Arabako Arte Ederretako Museoko metalezko ateek
burutxoak dituzte, irtetean begiratzen zaituzte
eta horrek Imanol Leozen pentsamendua garatu du:
«Emakume bat maitatzea da ohartzea, oinez zoazela,
albotik igaro zaizula txirrindulaz, aurreratu egin zaituela
ziztuan. Ipurmasail lirain horiek ikusi dituzu aulkian.
Ezti koloreko lepoaldea du, nabarmenegia. Abian doa
tixert gorri askea. Badakizu ez duzula sekula berriz
ikusiko txirrindulari emakumezkoa, eta orduan
zure eta bere arteko distantzia handitzen den heinean
handitu egingo da zure maitasuna. Erremediorik gabe.
Haren atzetik korrika joatea da maitasuna, izerdi
patsetan, tempoak larri zauritutako atleta baten moduan.
Ez gehiago berotzearren oinez jarraitzea erabaki duzu
baina horrela, bistan da, ez zara inora iritsiko».Arabako Arte Ederretako Museo aurreko belardian
Imanol Leozek ahots gora esan du:
«Ridikulua da emakume bat maitatzea».
Baina Baskonia saskibaloi taldearen aldageletan
gertatzen ari denaren zuzeneko emanaldia
entzuten ari da sarrerako morroia.Imanol Leozek ez du Arabako Arte Ederretako Museoan
lan egiten, baina hangoek hala balitz bezala jokatzen dute.
Entzungailuak kendu ditu sarrerako morroiak eta
Imanol Leozek azaldu dio: «Emakume bat maitatzea da
ikustea nola zu oinez zoazen eta bera txirrinduan, eta zu
izerdi patsetan, tempoak larri zauritutako atleta
baten moduan, eta kito!, hurrengora arte!».
Orduan sarrerako morroiak Imanol Leozi esan dio:
«Naiara Zubeldiaren senarra naiz».Arabako Arte Ederretako Museoa
historiako lehenengo museo interaktiboa da:
ibili ahala lurrak karrak egiten du lehenengo solairuan.
Naiara Zubeldiaren senarra jakitun da, eta sarri
horregatik dute gehiagotasun ukitua bere hitzek.[Emakume bat maitatzea, Sinplistak, Hedoi Etxarte (Susa poesia, 2012)]
Reply