eratasun

iz. Erakoa denaren nolakotasuna; moduzkotasuna. Eratasunez dohain urriko gizona zen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: (1) begirune, errespetu, gizatasun, moduzkotasun, adeitasun, zintzotasun (2) erabide, jas, modu on (3) fintasun, urguritasun (4) neurribide, neurritasun, moderazio. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Emakumeei gizonezkoei eskatzen ez zaien eratasun – eta kontinentzi maila eskatu diete, lotsaren hausketak bertute guztiak ukatzea esan nahi duelako emakumeengan […]  [Legeen espirituaz II, Montesquieu / Iñaki Iñurrieta] (Ereduzko Prosa Gaur)