eredugarri

izond. Eredutzat har daitekeena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Orotariko Euskal Hiztegian

eredugarri.

I (Adj.).

1. Ejemplar, que da buen ejemplo. Jainkoarengana irixteko eman bear ditugun urrats eredugarrienak. Onaind in Gazt MusIx 153. Eroan egizue bizikera eredugarria jentillen artean. Ker 1 Petr 2, 12. [Errukiorrak] gizaki eredugarria hartzen du oinarritzat, […] eta prototipo honetatik ateratzen den pertsona oroz errukia […] senditzen du. PPer Harrip 54.

2. Típico, representativo. Andaluztar jatetxe auek, errialdearen aiurri muintzat jo ditzakegu: txipi, eredugarri eta korapilkorrak dira. Etxde Itxas 85.

II (Sust.).

Modelo, muestra representativa. Agirretxeko ederraren eredugarri zuten egontokian, zola-diztira sakratua zen. Etxde Itxas 23. Gurutzeko Joan deunaren mistika-era jator berezia, […] guri eredugarri utzi ziguna. Onaind in Gazt MusIx 157.

Sinonimoak: izond.

    [ereduzkoa]: erakusmeneko, ereduzko  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es izond. ejemplar, modélico, -a; típico, -a; representativo, -a
fr izond. exemplaire, modèle
en izond. exemplary; model
port izond. exemplar; modelo

Kontua da, aukera ederra daukagula eibartarrok (hiri guztiz eredugarri den Eibarko hiritarrok) eredu izateko. Kontua da, beldur naiz, kasu honetan ez garela eredugarri izango.

Kontua da, oraingoan ere, ez dugula ezer ikasiko.  [Kontua da ez dugula ezer ikasiko, Asier Sarasua (Eibar.org, 2016/10/07)]

eredugarri (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)