ereinotz

iz. BOT. Laurazeoen familiako zuhaixka hosto iraunkorra, lantza-formako hosto larrukara eta txandakatuak eta lore unisexualak dituena. Fruitua baia-motakoa, oboidea eta beltza da. Hostoak zein fruituak janariak ontzeko eta sendagai modura erabiltzen dira (Laurus nobilis). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Orotariko Euskal hiztegian:

ereinotz (-iñ- V; -iñ- VocCB, Dv; -eñ- Mic 7v, Lar, Añ, Hb ap. Lh, Dv, H), erinotz (-ñ- V; VocCB, Dv), eriñonz, ereinuntz (-tza A (msLond), A Apend), eriñuntze (V-gip), eriontz (V-ger-oroz), eroitza (H), eroritza (H). Ref.: A (ereiñotz, eriñotz, eriontz); Iz ArOñ.

Laurel; rama de laurel. “Laurel” Lar. “Mostajo, ereñotz mota bat” Ib. “Ereñotza, mostajo” Izt C 43 (en una lista de plantas). Cf. VocNav: “Erreñoza o erreñotza, laurel (AN-5vill)”.

Sinonimoak: iz. Bizk.

[erramua]: erramu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (Bot.) laurel (Laurus nobilis)
fr laurier
en (Bot.) (bay) laurel, bay (tree), sweet bay
port louro, loureiro

Entzun:

Eta lorategiaren barren-barrenean erramu ereinotz multzo batean ezkutatu nintzen. [Fantasiazko ipuinak, Guy de Maupassant / Josu Zabaleta (Ibaizabal, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Inguruan palmondorik ez zegoenez, gehienok ereinotz loratuarekin joaten ginen elizara, apaizak bedeinka zezan missa solemnis batean, eta ondoren etxera eramaten genuen landare sakratu bezala “ekaitzetatik eta beste gaitzetatik libra gintzan”. [Soinujolearen semea, Bernardo Atxaga (Pamiela, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

ereinotz (Josu Lezameta, CC)