erlastar

iz. ZOOL. Apidoen familiako eta Bombus generoko intsektu himenopteroen izen arrunta. Erleak baino handiagoak dira eta gorputza iletsua dute. Erregina, arrak eta langileak dituzten urteroko koloniak osatzen dituzte.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[erlamandoa]
erlamando (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es abejorro (Bombus sp.)
fr bourdon
en bumblebee

Eta gero ezer ez, zurrumurru bat bakarrik: ura kanilan hustubideren baten bila, egarria ase ezineko eztarrian behera bezala; edo kabletik alde egin nahirik doan elektrizitatea; edo erlastar burrunbaria argiaren bila. [Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia (Elkar, 2001). Orr.: 219] (Ereduzko Prosa Gaur)

erlastar (FlickrCC, oldbilluk)