ernamuin

iz. 1. BOT. Hazietan, landarearen sorburu den zatia. 2. (hed.) Garatzean zerbait sor dezakeen edozer. Eritasunaren ernamuina. • ernamuin-zaku. Angiospermoen makrospora, hau da, nuzela barneko zortzi zelulek osatzen duten multzoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.

[hozia]: hozi, hozidura zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) (Bot.) germen, embrión [de la semilla]; brote (2) (hed.) brote, aparición
fr (1) germe, embryon [de la semence] ; bourgeon, rejet, bouton (2) (hed.) prémière manifestation, début
en germ; shoot
port (1) germe, gérmen; embrião; (de planta) broto, grelo (2) (ext.) brotamento, brotadura, brotação

Entzun:

ERNAMUINOTAN

Tatuaia bat ene begietan, Txili Lauzirika

Denboraren elastikotasunaz mintzo ginen,
gu erloju gabeok,
patuaren aldarte ona
poltsikoetan gorde litekeelakoan.

Gure solasetan pilatzen diren hitzek
dakartzaten zentzugabetasunetan
etorkizunak marraztu nahian
jarduten genuen trakets,
zurbiltasunez jantzitako trapezistak
gertukotzat sentituz
izu zuriz hesitutako eremuetan,
gure baitan gatibatzen diren lekuetan.

Zure leiho horien azpian
gordetzen diren paradisuetan
ezkutatu nituen ametsak,
bizitzaren saminak eta herrak
jazartzen gaituztenerako,
ezer esan gabe elkarrekin izateko
besarkada askaezinetan.

[Tatuaia bat ene begietan, Txili Lauzirika (Susa poesia, 2008)]