eroskeria
iz. Mesede, diru edo opari truke norbaitengandik zilegi ez den eran zerbait lortzea.
funtzionario eroskeria, funtzionario-eroskeria Zuz. Administrazio publikoaren aurkako delitua, mesederen baten edo lehentasunezko trataeraren baten truke, epaile edo funtzionario publiko bat erostean edo epaile edo funtzionario publiko batek hori onartzean datzana. Funtzionario-eroskeria eta agirien faltsutzea. (Hiztegi Batua)
Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan
iz. Helburu bat lortzearren, opariz edo diruz norbaiten mesedea erostea. • funtzionario-eroskeria. ZUZ. Kohetxoa.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es iz. soborno
fr iz. subornation, corruption
en iz. bribery
port iz. suborno
Badakit zuetako askok edozer egingo zenuketela idazlanetarako gaiak zeintzuk izango diren jakitearren, baina horretan ezin dizuet lagundu; ez daukat ideiarik ere eta, izango banu ere, badakizue ez dudala eroskeriarik onartzen. (Hiztegi Batua)
Cristina Fernandez Argentinako presidente ohia auzipetu dute, eroskeriagatik.
Reply