erresumin
1 iz. Erredura batek edo gai erregarri batek eragiten duen oinaze sentipena. Asunak eragiten duen erresumina. Erresumin bizia. 2 iz. Irud. Bihotzeko erresumina. Nire lehengo gurak oinaze eta erresumin bilakatuko dira. Ez dute inoiz zaharragoek oso begi onez ikusten gazteagoen etorrera; gezurra nioke, neronek, baldin banio ez dudala halako erresumin isil baina bizi bat sumatzen. (Hiztegi Batua)
Orotariko Euskal Hiztegian
erresumin. 1. (AN-gip-larr, G-to-bet, Lc, BN ap. A; SP, VocBN, Dv, H), errasumin (O-SP→A, H), erresomin (Lar, H). Escozor, picor. “Douleur causée par la brûlure” O-SPAd 883. “Cuisson” O-SP 228. “Brûlure, douleur de brûlure” SP. “Escocimiento” , “sahorno”, “escozor” Lar. “Douleur causée par la réaction de la chaleur après le froid” Dv. “1.º dolor sordo; 2.º calor intenso como el producido por el frote de ortigas” A. Cf. VocNav resúmen, resumÃn.
Hatz egitean atsegin hartzen duzu. Ordea hatz gordin eginik, gelditzen zaitzu ondotik errasumina. Ax 431 (V 280). Ala nola sarnain arraskatzeain gustottoain ondorean gelditzen baita erresumiña. LE-Ir. Nere lehengo gurak oinhaze eta erresumin bilhakatu dira. Dv LEd 170 (Cb Eg II 94 tormentu). Ez du sumatzen min, dardarizko; / bai-ote, ez-ote erresumin. / Ez du gaurgero eden-izpirik / eskua gaiztatzeko din. Or Eus 318. Alako erresumin bat, aundiago edo txikiago, pekatuen ariora. Or QA 115. Erresumin bizia eman oi du [zomorro-zorroak biltzeak] . Munita 94. Erorkaren erresumiñagatik. “Molimiento” . Berron Kijote 97. 2. Resentimiento; rencor. “Ressentiment intérieur provoqué par quelque tort, injure reçus” H. Bañan doloretan izan arren pazienzia, / laburtzenago etzaie erresumin handia. EZ Man I 118. Grazia hark sosegatuko du zure bihotzeko altaramendua eta erresumiñ guzia gozatuko. “Dolor” . Ch III 57, 2 (Ip barneko mina). Atxikitzen badugu sendimendurik, erresuminik, hoskintzarik, herrarik, hoztasunik, galdegiten diogu Jainkoari orobat egin dezan berak ere gure alderat. Jaur 193. Egitea indar piska bat ez egin nai izan ez garaitzeko biotzaren erresomiña Jaungoikoaren amorez. LE Urt 174 (ms. 61v erresumÃna). Ez dute inoiz zaharragoek oso begi onez ikusten gazteagoen etorrera. Gezurra nioke, neronek, baldin banio ez dudala halako erresumin ixil baino bizi bat sumatzen. MIH 302.
Sinonimoak: iz.
[erredura batek eragiten duen oinaze-sentipena]: erremin, kirrizki g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) iz. escozor, picor (2) iz. (hed.) resquemor; resentimiento, rencor
fr (1) iz. brûlure, démangeaison, douleur cuisante (2)  iz. ressentiment, remords cuisant, pincement
en (1) iz. [oinaze-sentsazioa] itch; prickling (2) iz. (hed.) [mina] resentment
port (1) iz. ardor (2) iz. (fig) ressentimento
Testuinguruan
Erresumin sor bat piztu zitzaion barruan, zeraman bizimoduaren kontra. [Dublindarrak, James Joyce / Irene Aldasoro (Alberdania, 1999)]
Reply