erretilu
1 iz. Zurezko edo lurrezko plater handia, zenbait lagunek batera, bertatik jateko erabiltzen zena. Seiko bakoitzarentzat jartzen zen erretilua eta seiek handik jaten zuten. 2 iz. Plater handia, mahaikideen platerak betetzeko mahaira ateratzen dena. Erretilu bat, entsaladaz betea. (Hiztegi Batua)
Orotariko Euskal Hiztegian
erretilu. 1. (V, G, AN; SP→Dv, Aq 1012, H), erratilu (V-arrig-m, AN-larr, B; Lar, Añ, Dv, H), erreteilu (V-ger), erratilo, erratilla, erratuilu (Sal), erratulu (R). Ref.: A (erretillu, erratillu, erreteillu, erratuilu); Iz ArOñ .
Bandeja, fuente, plato grande. “Plat de bois pour hacher la viande” SP. “Cuenca, hortera de plato” Lar. ” Erretillu, vase en bois ou en terre, plat, écuelle, terrine” H. ” Erratillu, hortera, ataifor” A. ” Errétillua, el plato grande de barro en que podÃan comer unas seis personas” Iz ArOñ. Hay una descripción de la fiesta llamada erratillu-eguna de Zeberio, en A EY I 146.
–Adiskidia, zer da erretilluba? Platerian ateraten dira aza ta okelia. –Erretilluba da euskaldunen platera. Mg PAb 54. Lurrezko erretillu likurkatuak dira onenak guria egin eta iraunerazotzeko. It Dial 83s (Ur erretillu; Dv Ip untzi ). Erretillu andi bat bete babasopa. Arr EE 1882a, 98. Eroan eban beragana aragiz edo okelaz beterik egoan erretilua. Itz Azald 119. Artu dezadan, bada, urrizko makilla / Eta euskaldun zarren zurezko erratilla. Elizdo EE 1913a, 504. Erratilu moskorretik gañezka, aundia baitzen, mutil bakoitzak ezpel-xaliz babak aterata bere txaliña beteaz ari zen. Or Mi 6. Eskuiko txokoan sukaldea, bertan erratilo batean zerbait jaki. Alz Ram 21. Ogia. erratilluan busti zuen ta Simonen seme Yuda Iskarioteri eman zion. Ir YKBiz 443. Gazte-jenteari jaten ematen zitzaien erretillua deitzen zitzaion fuente edo ontzi batetik. Aldiko seirentzako, seiko bakoitzentzako jartzen zan erretillua eta seirak andik jaten zuten. And AUzta 70. Bere lantokian […] bionboak, aterki-tokiak, erratillu edo bandejak eta abar egiten jarduten da. Garm EskL I 68.
v. tbn. VMg 104. Zav Fab RIEV 1909, 34. Ag G 15. Erratilu: It Fab 189. A Ardi 47. JMB ELG 74. Erratilo: Anab Usauri 104. 2. erratilo. Cazuela, caldero.
Trebere, erratilloak sutan eukitzeko iru oindun burnia. […] Alper, erratilloak suburuan jartzeko laratzatik esegitzen dan burnia. […] Kazuela, (erratillo), janariak egosi ala eratutzeko ontzi zabala. EEs 1930, 8.
Sinonimoak: iz.
[azpila]: azpil, bandeja Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es iz. bandeja, fuente, plato grande; cazuela
fr iz. plateau
en  iz. tray
port iz. bandeja
Testuinguruan
Zerbitzariak – beti bezala -, zilarrezko erretilu batean eraman zion ardoa Konraden gelara. [Azken hitzordua, Sandor Marai / Xabier Olarra (Igela, 2003)]
Reply