eskatimari

adj. Ipar. Liskartia. Suak pizten du ikatza, garrak egurra; orobat eskatimariak auzia. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

eskatimari (L ap. A; Dv).

“Querelleur […] (Etcheberry)” Dv. “Pendenciero” A. Gizon eskatimariak phizten ditu liskarrak. Etcheberry 121. Suak phizten du ikatza, garrak egurra: orobat eskatimariak hauzia. Zerb IxtS 58.

Sinonimoak: izond. Ipar.

[liskartia]: iskanbilatsu, istilutsu, liskarti, liskartsu, mokokari, zalapartari, aharrari Ipar., kasailari Ipar., kalapitari Ipar./Naf., liskargile g.e., sesiante Heg. beh., zalapartero Heg. beh., bilakari Zub. g.e., atralakari Bizk. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es izond. (Ipar.) disputador, -a; pendenciero, -a
fr querelleur, querelleuse; (familier) bagarreur, bagarreuse
en (verbally) argumentative, quarrelsome; troublemaker
port litigador, pendenciador(a)

Suak pizten du ikatza, garrak egurra; orobat eskatimariak auzia. (Hiztegi batua)

eskatimari (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)