eskudel

iz. Balkoi, baranda, zubi, zurubi eta kidekoen ertza babesten duen hesi modukoa. Zurubiaren burdinazko eskudelari helduta. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

eskudel (V-oroz-arr-arrig-ple ap. A). Barandilla; pasamanos. Eskudel gain etzanik, / ametsetan sorgor. Zait Gold 30. Bein baño geiagotan atzitu dut eskuaz burnizko eskudela. Txill Let 132. Faruko eskudelatik (barandilla) ikuskizuna guzizkoa da. Etxde Itxas 117.

Sinonimoak: iz.

    [baranda]: baranda (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. barandilla; pasamano, pasamanos, barandal
fr iz. rampe, balustrade [d’escalier]
en iz. banister
port iz. grade

Behin baino gehiagotan atzitu dut eskudela. (Hiztegi Batua)

eskudel (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)