etxeratze-agindu

iz. Egoera bereziren bat dela eta, ordu batzuetan, bereziki gauaz, kalean ibiltzea debekatzen duen agindua. Armadak hamabi orduko etxeratze agindua jarri zuen indarrean. Irakeko Gobernuak etxeratze agindua ezarri zuen atzo Bagdaden eta Samarran. (Hiztegi Batua)

Wikipedian

Etxeratze-agindua, kera-deia edo isildeia eguneko ordu zehatz batean, hiri edo estatu batean arrazoi batzuengatik, hiritarrei kalean ibiltzeari debekua jartzea da. Normalean, gobernu batek agintzen du, salbuespen egoeratan, ordu zehatz batzuetan kalean ibiltzea debekatzen duena, orokorrean gauean.

Etxeratze-aginduaren ondorioz, kalean harrapatua izanez gero, Estatuak edozein ekintza gauzatu dezake etxeratze-agindua bete ez duenaren kontra.

Sinonimoak: iz.

[etxeratze-agindu] : kera-dei, isildei (Elhuyar Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. (Mil.) toque de queda
fr iz. couvre-feu
en iz. curfew
port iz. (Mil.) toque de queda

Testuinguruan

Etxeratze-agindua gertu dagoela dirudi. #gaurkohitza