eutsi

dio ad. 1. Helduta, oratuta eduki. Zezenari adarretatik irmo eutsiz. 2. Dagokion edo nahi den egoeran, mugitu, erori, galdu edo suntsitu gabe, iraunarazi. Malkarretako lurrari arbolak eusten dio. Gal zorian zegoen hizkuntzari eutsi nahia. 3. Erasoari etsi gabe aurre egin. Bi orduz eutsi zieten zalduneriaren karga etengabeei. Eutsi mutilok! 4. (B) Bata bestearen ondoan, elkarri atxikita. Kaleko etxeak bata besteari deutsela daude. • EUTSI GOIARI. Animoa emateko erabiltzen diren hitzak. || NEGARRARI, BARREARI,… EUTSI. Negar, barre,… egiteko gogoa izanda, ez egiten ahalegindu. || NORK BERE HARIARI EUTSI. Nor bere aldera aritu.

izond. Zekena. Behartsuentzat emankorra, etxekoentzat eutsia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: ad.
[sostengatu]
gorde, irozo, mantendu, sostengatu, atxiki Ipar., entretenitu Ipar., mantenatu Ipar., sustengatu Ipar.
[jasan]
eraman, igaro, iragan, iraun, irozo, jasan, pasatu, egon Ipar., garraiatu Ipar., pairatu Ipar., eroan Bizk./Zub., nozitu Gip., igaran Zub., egari jas., aguantatu Heg. beh., bati egin Ipar. zah., padezitu Heg. zah., igurtzi Zub. zah.
eutsi izond.
[zekena]
diruzale, zeken, zikoitz, zimur, zingor, soskari Ipar., xuhur adkor., dirukoi g.e., esku-labur g.e., ondasunzale g.e., zurkaitz g.e., zinkor Ipar. g.e., abarizios Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es ad. (1) sujetar, agarrar (2) sujetar, sostener, mantener, aguantar (3) aguantar, soportar, hacer frente (4) contener, aguantar (5) aferrarse a, agarrarse a; [esandakoa] mantener (6) pegado, -a, uno junto a otro, uno sujetando al otro ; izond. tacaño, -a, rácano, -a, avaro, -a
fr (1) saisir, prendre (2) soutenir, maintenir, supporter (3) supporter, faire face (4) contenir (5) s’accrocher, maintenir
en (1) to seize, to grab, to take (2) to hold, to support (3) to withstand, to resist, to stand up to (4) to suppress, to hold back

eutsi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)