ezkaratz

iz. 1. Baserrietan, eta oro har edozein etxetan, sarreran dagoen gela zabala; gaur egun, etxe-blokeetako eraikinetan eskailera edo igogailuetara sartzeko kaleko ate nagusiaren ondoko tokia. Buzoiak ezkaratzean daude. 2. (B) Sukaldea. 3. Larraina. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

[sukaldea] Bizk. sukalde, suete Bizk.
[ataria]
 atari, ataurre, bebarru, apiriku Ipar., korrale Ipar., atarte Bizk., larrain Bizk., basakurte Ipar. g.e., ateta Bizk. g.e.
[zalditegia, ukuilua]
 Ipar. g.e. abeletxe, ganadutegi, itegi, ukuilu, abeltegi Ipar., barruki Ipar., heia Ipar., mandio Ipar., korta Bizk., establia Ipar. g.e., estrabi zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Lekuonak ezaugarri bereziko eraikin batera eraman gintuen – arkudun ezkaratz handi bat zuen baserrira -, eta bere azalpenekin jarraitu zuen: “Horrelako baserriak makina bat badira Euskal Herrian, garai batean ostatu edo posta-leku izandakoak. [Lekuak, Bernardo Atxaga (Pamiela, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)