ezponda

iz. 1. Aldapan dagoen lur-zatia, bereziki harresi baten behealdean edo ubide baten ertzean, edo lurrak beherantz lerra ez daitezen harriz edo bestelako materialez egiten dena. Erretenaren ezpondetan. 2. ERAIK. Maila desberdinetako bi plano elkartzen dituen paramentu inklinatua. • kontinente-ezponda. GEOL. Kontinenteen ertzean, zapalda kontinentalaren eta itsas hondo abisalen artean dagoen zona maldatsua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: (1 ) arta, dike, itsas-murru, kamingain (2) lubeta, pezoin, ugain (3) mendoitz. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Ezponda nekez igo eta lubakiaren ertzetik arin joan ginen, gazteluaren masa beltza eskuinaldean genuela. [Eguzki beltzaren sekretua , Alberto Ladron Arana (Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)