fatxatu

izond.  Ostentazioa egiten duena (Anjel Lertxundi)

Orotariko Euskal Hiztegian

(Adj.). Ostentoso, vano. Halako jaun gazte fatxatu bat, segurki uste baitut Ebanjelioa baino hobeki bertze libururik irakurtzen duela. Arb Erlis 181.

Sinonimoak: izond.
[fatxatu] : arranditsu

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es adj ostentoso, vano
fr adj somptueux(euse)
en adj ostentatious
port adj ostentoso(a), pomposo(a)

Atzokoan fatxatu hitza erabili nuen, eta ezagun batek, ez dakit kontu-eske edo trufaz: «Gaur ere sartu diguk hik asmatutako hitz baten ziria!». Pozik erantzungo nion baietz, nik asmatua dela, baina Orotarikoan dago. Ostentazioa egiten duena da fatxatu bat. Fatxada hutsa.  [Fatxatuak, Anjel Lertxundi (Hitz Beste, 2016-02-03/04)] (Berria.eus)

fatxatu (Gaurko hitza, CC)