finolari

iz. eta izond. (Ipar.) Gehiegizko dotoreziaz harrotasuna azaltzen duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak:  harro, harrosko, harroputz, handinahi, hantuste, buruiritzi, farfail (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Ez nuen eroskeria, koipekeria edo luparkeriatan ibiltzeko aukerarik handikiren baten edo haren faboritoaren ederrik lortzearren. Ez nuen babesik behar iruzurkeria edo zapalkuntzaren aurka; han ez zegoen ez medikurik gorputza hondatzeko, ezta legegizonik aberastasunak xahutzeko; ezta salataririk nire hitz eta ekintzak zelatatzeko edo diruagatik nire kontrako akusazioak faltsuztatzeko; han ez zegoen murrikari, maiseatzaile, gaitzesale, litxarrero, bidelapur, etxelapur, letratu, lupeme, bufoi, jokozale, politikari, orojakile, ipurterre, gogaikarri, aurkagile, bortxatzaile, hiltzaile, atrakatzaile edo sasi-jakintsurik; ez zegoen alderdi edo taldeetako buruzagi eta jarraitzailerik; ezta biziora eragiten zuenik sedukzioz edo eredu txarrez; ez zegoen ziegarik, aizkorarik, urka-bilurrik, zigor-haberik edo urkaberik; ez zegoen dendari edo mekanikari zizakaririk; ezta harrokeria, handikeria edo arrandikeriarik; ezta finolari, matoi, mozkor, emagaldu ibiltari edo sifilisik; ezta emazte zaratatsu, lizun eta garestirik; ezta sasi-maisu inozo eta harroputzik; ezta lagun astun, menperatzaile, liskarti, zaratatsu, ahozabal, hutsal, harro eta biraolaririk; ezta beren bizioen merituz lohitik irtendako lotsagaberik, edo bere bertuteengatik bertan jausitako aitonen semerik; ezta jaun agurgarri, musikari, epaile edo dantza-maisurik ere. [Gulliver-en bidaiak, Jonathan Swift / Iñaki Mendiguren (Ibaizabal, 1990)] (armiarma.com)