fite
adb. Ipar. eta Naf. Berehala, laster. Egingo duzun ongia eta ontasuna dagizula fite, luzamenduetan ibili gabe. Artzainak, zatozte fite, zatozte heia honetara. Adimenera heltzen den bezain fite. Zeren atsegina iragan den bezain fite, han da berehala damua. Ohera joan, eta fite. Eta gero, handik fite. Laster eta fite ezagutu zuten egia zela. (Hiztegi Batua)
Orotariko Euskal Hiztegian
fite (AN, B, L, BN, Sal, S, R; Volt 3, SP, Urt I 116, Ht VocGr 437, Lar, Aq 523, Añ, VocBN, Lecl, Gèze, H), fit. Ref.: A; Lrq; EI 76; Iz R 314; Izeta BHizt; Gte Erd 2.
Rápidamente; pronto. “(A) paso largo” Lar. “Presto” Añ. “Vite, avec célérité, promptement” H. “Zer fÃte xin da Pedro!” Iz R 314. “Fini deila lan kori fÃte, que se termine pronto ese trabajo” Ib. 296. “Biziki fite joan da, ahal bezein fite (BN-arb)” Gte Erd 2. “Zuk nik baño fitio jaten duzu (B, BN-arb)” Ib. 211. v. fitetz, laster.
Tr. Documentado desde principios del s. XVII en textos septentrionales y navarros (incluido Mendiburu), tbn. lo hallamos en Gamiz, Iztueta (C 2), J. Azpiroz y en una fábula labortana de Iturriaga. Hay fit en Mendiburu (alternando con fite, más frecuente) y en unos versos que recoge S. Mitxelena (Aranz 49 nota). En DFrec hay 13 ejs. (8 meridonales) de fite.
Ogia eta ardoa andik fite itzul drazon obeturik. Ber Trat 58r. Eginen duzun ongia eta ontasuna dagizula fite, geroko benturan utzi gabe. Ax 77 (V 51). Elhur-hormok fite ditu / Uharretan bihurzen. Hm 158. Baina hitzak fite iragaiten eta ahantzten dira. ES 151. Emengo gusto guztiak / fite akabatzen dira. Gamiz 206. Bada zenbait ilzen dira jaio ta fite. Mb IArg I 285 (97 fite-laster; 65 fit). Zergatik baizekin fite ero laster atra bear zuela batallako kanpora (Erro, s. XIX). ETZ 264. Fite prest nündükezü etxerat ützültzeko. Etch 516. Ezarrazu grilaren gainean eta itzul aski fite, hirur minutaz erriak baitire. ECocin 6. Egun, burdinazko bideri esker, aise eta fite laiteke bide horren kurritzea. Elsb Fram 90 (119 fiteago). Eta galdatu bezen fite ardietsi du. HU Zez 162. Orai gaude eltzuka, tenprak laguntan badaikugu, fite akabaten digu. Mdg 142. Jaun erretora, fite, fite! dena jaten ari dautzu Murtutsek! Lf Murtuts 10. Holako berriak hedatzen dira neskato gazteen artean elizako zeinuez barreituak bailire baino fiteago. Larz Iru 20. Gure artian ongi zinena / apartatu zira fite, / ez adiorik, lagun maitea, / ta beraz ikusi arte! Mattin 102. Fite erre ‘ituzu bordak! ‘Agudo aspertu zera lan edo lagun edo etxe ortaz’ (AN-erro). Inza NaEsZarr 2300 (v. tbn. 2439 (BN-baig) el mismo refrán con paperak por bordak). Handik goiti urteak fiteago pasatu zauzkit. Etchebarne 74. Fite etorri nintzan etxera. JAzpiroz 139.
v. tbn. Volt 199. EZ Man I 104. Arg DevB 144. Tt Onsa 26. Gç 30. SermAN 5r. El 85. He Gudu 120. Lg II 269. AR 30. Iraultza 73. Monho 28. LE Doc 221. It Fab 258. Gy 174. Bordel 144. ChantP 172. Balad 248. Barb Sup 55. Zub 49. ZMoso 43. Etcham 140. Iratz 186. JEtchep 78. LuzKant 125. Larre ArtzainE 112
Sinonimoak: adond. Ipar./Naf.
[bizkor]: agudo, aitaren batean, arin, arin-arinka, arinka, arinki, azkar, bizkor, bizkorki, bizkorrik, laster, lehiatsuki, lehiaz, presaka, aire berean Ipar., frixtan Ipar., haia-haia Ipar., lehiaka Ipar., airean beh., lasterki g.e., iraduz Heg. beh., lehiatuki Ipar. jas., erresaka Ipar. g.e., erresakan Ipar. g.e., iradu Heg. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es adb. (GN/Ipar.) pronto, rápido, presto, enseguida
fr adb. (Ipar.) vite, rapidement
en adb. soon, quickly
port adb. (GN/Ipar.) já, imediatamente;
Urteak fite pasatzen dira…
Reply