funts
Hiztegi batuan
1 iz. Zerbaiten, bereziki zerbait abstrakturen, muina edo oinarria. Haren izatearen funts guztia ezagutzeko gai bagina. Arrazoi honen zimendua eta funtsa. Hala bertute haren funtsa nola itxurak. Ez dut esango film honetako sinbolo guztien funts ezkutua ezagutu dudanik. Funts gutxiko ustea. Ezberdintasun guztien funtsa edo erroa zertan datzan. Funtsera jo eta funtsik gabe gelditzen da galdera hori. Bere lagunak funtsik aski gabe gaizki jujatzea. Gure hutsegiteez funtseraino jabetu arte. Zoaz funtsera eta ikusiko duzu ez dela ageri dena. Kontatzen duenak badu beti funtsa eta indarra. D. Dodgeren eleberri kaxkar eta funtsik gabeko bat.
2 iz. Pertsonez mintzatuz, ganora, zentzutasuna. Funtsik gabeko gizona. Funts onekoa, gaiztokoa. Gazte arina eta funts gutxikoa. Funtsezko gizonen artean.
3 iz. Kapitala, dirua, ezarritakoa bereziki. Diru maileguaren funtsa eta korrituak. Funtsak gauzatzeko. Nazioarteko Diru Funtsa.
4 iz. Liburutegi, museo edo kideko batek dauzkan aleen multzoa. Udal liburutegiaren funtsak.
5 iz. Lur ondasuna. Sos puska bat eginik, funts bat erostera eta emaztegai baten bila heldu zela. Pentze eta alorren erdian, beren funts ederretan bizi dira senar-emazteak.
funtsean adb. Oinarrian; azken batean, benetan. Funtsean bat gatoz. Dabiden erokeria zelakoa ez zela funtsean erokeria, egiazko zuhurtzia baizik. Funtsean ez garela deus ere. Bi itzulpenak funtsean berdinak dira.
funtsera eta Ipar. Azken batean, azken finean. Baina zer gara gu, funtsera eta?
funtsez adb. Behar den bezala. Lana zintzo egin du eta funtsez. Zerbait funtsez egin behar dela ez holakorik gehiago gertatzeko. Funtsez eta zentzuz mintzatzen zaigu Truebaren idazlanez.
funtsezko adj. Oinarrizkoa; funtsa duena. Funtsezko gauza utzi, hutsalari lotzeko. Duda funtsezkoak. Funtsezko batasunak ez ditu axaleko ñabardurak eragozten. Ez genuen zimentarririk aski, erabateko erabaki funtsezkorik hartzeko.
Sinonimoak: iz.
[muina]: arima, asentu, fundamentu, gune, hatsapen, muin, oinarri, printzipio, harroin Ipar., gun Gip.    [pertsonen ganora]: burubide, itxura, kanore Ipar., fundamentu Heg., ganora Bizk., gano Zub., formalidade Heg. beh., pulamentu Gip. beh.    [dirua]: fondo (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) iz. [oinarria] fundamento, principio, base, cimiento (2) iz. [pertsonei dagokiela, ganora] fundamento, sensatez, seriedad, formalidad (3) iz. (Ekon.) fondo, capital, dinero; principal de un préstamo (4) iz. (batez ere Z) terreno, finca, parcela propia (5) iz. [liburutegi, etab.etan] fondo (6) iz. (Zuz.) [lur-ondasuna] fundo
fr (1) iz. [oinarria] fondement, fond, base, principe ; raison, motif (2) iz. [ganora] fondement, bon sens, sérieux (3) iz. (Ekon.) fonds, valeur principale d’un emprunt
en (1) iz. [oinarria] ground, reason, cause; basis (2) Â iz. [ganora] reliability; responsibility (3) Â iz. (Ekon.) fund; principal (amount)
Testuinguruan
Bruselak 750.000 milioi euroko funtsa proposatu du. [Iker Aranburu, berria.eus (2020-05-28)]
Reply