gainazpikatu
ad. du Azpikoz gora jarri. Euskal joskera gainazpikatu. (Hiztegi Batua)
Orotariko Euskal Hiztegian
gainazpikatu (Dv, H, A), gainazpekatu (R ap. A).
(Aux. trans.). Subvertir, trastornar, poner patas arriba; (aux. intrans.) deshacerse, derrumbarse. “Bouleverser, mettre sens dessus dessous” Dv. “Gizon nahasi horrek etxe guzia iraultzen eta gain-azpikatzen du” H s.v. iraulitzea. “[Guziak] gainazpikatu ditu” Ib. s.v. azpia. “Poner boca arriba, quilla arriba o patas arriba” A. “Desbaratar” Ib.
Hunan non Jaunak xahutuko duen lurra, eta buluziko du, eta gainazpikatuko du. Dv Is 24, 1 (Ol gain-azpika irabiotu). Gainazpikaturen dire mendiak, eroriko hesiak eta lehertuko harrasiak. Dv Ez 38, 20 (Ol beera erori, Ker beera jausi). Mundua gainazpikatu eta osoki erreberritu. Arb Erlis 292. Zenbait euskaltzainek euskal ioskera bera gainazpikatu ta itzulipurdikatu nai lukete. EG 1956 (1-2), 115. Lege ori gainazpikatu eta itzulipurdikatu dute. Vill Jaink 177. Irakaspen guziak nahasiak eta gain-azpikatuak diren denboran, Eliza katolikoa goraki mintzo da gure ahoz jainkozko egiaren hedatzeko. Etcheb MGaric 165.
Sinonimoak: ad.
[azpikoz goratu]: hankaz gora jarri, hankaz goratu, irauli, itxulastu, itzuli, itzulipurdikatu, uzkaili, zilipurdikatu, ipurdikatu Ipar., itzulikatu Ipar., azpikoz goratu g.e., gorabeheratu g.e., bueltatu Heg. b (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es du ad. poner boca/cabeza abajo, poner al revés; volcar
fr du ad. mettre sens dessus dessous, renverser
en du ad. place something face down / put something face down
port du ad. colocar a barriga para cima/para baixo;
1979. urte hasieran hara iritsi aurretik, ezustekoen, bat-bateko aldaketen, barne-nahasmenduen zurrunbilo bat, zu errotik gainazpikatu zintuena eta zure bizitza beste norabide bati begira jarrarazi zuena. [Neguko egunerokoa, Paul Auster / Oskar Arana (Txalaparta, 2015)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Reply