gaitzetsi

ad. gaitzetsi, gaitzets, gaitzesten || 1 du ad. Txartzat edo zigorgarritzat hartu; arbuiatu, gutxietsi; gorrotatu. Jakob onetsi dut eta Esau gaitzetsi. Jainkoa maitatuz eta geure burua gaitzetsiz. Bekatua gaitzetsi. Nehor ez ezak hil, ez bihotzez gaitzets. Solon handiak guztiz gaitzesten zuen alferkeria. Gure Orixek, berez zorrotz xamarra izanik, ez ditu Oihenarten neurtitzak zeharo gaitzesten. Zinemak, hain beheratua eta gaitzetsia izan den mintzabide horrek. Bat ez natorkien arren, ez ditut nik besterik gabe gaitzetsiko. Hiru sailetan salatu eta gaitzetsi zuten Sokrates. 2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Arrotz gaitzetsia. Lerro hauek guztien, hilen eta bizien, goretsien eta gaitzetsien, oroitzapenetan doaz argitara. (Hiztegi Batua)

Sinonimoak: ad.
[txartzat edo zigorgarritzat hartu]: apaletsi, diskriminatu, gaitz esan, gaitz iritzi, gutxietsi, muzin egin, txarretsi, txikietsi, zaputz egin, arbuiatu Ipar., erdeinatu Ipar., gaitz erran Ipar., hastandu Ipar., mespretxatu Ipar., nardatu Ipar., mendratu Ipar./Naf., gaitzets izan g.e., kondenatu g.e., urruindu g.e., despreziatu zah., menospreziatu zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) du ad. desaprobar, reprobar, desestimar, rechazar (2) du ad. condenar; aborrecer, odiar (3) du ad. (Zuz.) [errekurtsoa] desestimar
fr (1) du ad. désapprouver, repousser, rejeter (2) du ad. condamner, détester, haïr
en (1) du ad. [arbuiatu] to condemn; to disapprove; to reject (2) du ad. [gorrotatu] to hate

Testuinguruan

Eraso homofoboak gaitzetsi dituzte gaur elkarretaratze ezberdinetan.